Ispilu idazkera edo idazketa ispilu moduan idazkera metodo bat da non testua aurkako zentzuan agertzen den. Horretarako arkatzez normala den zentzuaren aurka idazten da. Ondorioa, alderantzikatutako testua da. Idazten ikasten ari direnean haur gehienek ispilu idazkera erabiltzen dute.[1] Hobeto irakurtzeko ispilua erabil daiteke.

Wikipediaren logoa ispilu idazkeraz.

Erabilerak aldatu

  • Idazkera zifratua egiteko. Ulertzeko oso metodo erraza da eta ez da oso ezkutukoa.
  • Trafikoan, zenbait mezu atzerako ispilutik ondo irakurtzeko erabiltzen da idazkera hau, esaterako "anbulantzia" edo "polizia" adierazteko.
 
Vitruvioko gizonaren testua ispilu idazkeraz egina dago.

Leonardo da Vinci aldatu

Leonardo da Vinci bere ohar pertsonaletan metodo hau akronimoekin eta laburdurekin batera erabiltzen zuen, beste pertsonen irakurketa zailtzeko. Jendeak ondo ulertzeko moduan normal idazten zuen. Leonardo eskuin-ezkertia zen eta esku ezkerrarekin idazten ohi zuen; horrek ondorio bat zuen: zentzu normalean idazterakoan tintak errazago zikintzen zuen papera.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu