IF Elfsborg (izen osoa Idrottsföreningen Elfsborg) Suediako Borås hiriko futbol taldea da. Sei aldiz irabazi du Suediako liga eta hiru aldiz kopa. Bi Intertoto Kopa ere baditu palmaresean.

IF Elfsborg
Sorrera1904
Futbol zelaiaBorås Arena
edukiera: 16.899 lagun
inaugurazioa: 2005
PresidenteaSuedia Bo Johansson
EntrenatzaileaSuedia Jimmy Thelin
LigaAllsvenskan (1. maila)
20232.a
Webguneahttp://www.elfsborg.se/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

1904ko ekainaren 26an sortu zen Borås Fotbollslag izenarekin. Dena dela, kirol talde ugarik Borås izena zutenez 1906an IF Elfsborg izena eman zioten. 30. hamarkadan talde indartsua osatu zuen eta hiru liga irabazi zituen. Garai hartako Sven Jonasson aurrelariak 1934 eta 1938ko Munduko Txapelketak jokatu zituen Suediako selekzioarekin.

40. hamarkadan ere puntan egon ondoren 1954ean bigarren mailara jeitsi zen. 1960an 22 partidatatik 20 irabaziz berriz ere lehen mailara igo zen eta 1961ean laugarren liga eskuratu zuen. Sven Andreasson zuen entrenatzaile.

XXI mendea bikain hasi du dagoeneko bi liga eta hiru kopa irabaziz. Azken tituluak 2012ko liga eta 2014ko kopa dira. 2005ean Borås Arena estadioa estreinatu zuen. 2020an bigarren egin zuen Ligan.

Palmaresa aldatu

Suedian: 10 aldatu

Nazioartean: 2 aldatu

Kanpo estekak aldatu