Hipozikloide

Zirkunferentzia bat beste zirkunferentzia finko baten barnealdetik biratzean, lehenengoko puntu finko batek deskribatzen duen kurba laua.

Geometrian, hipozikloidea kurba bat da, zirkunferentzia bat (sortzailea) beste zirkunferentzia baten barruan (gidatzailea), ukituz eta irristatu gabe, biratzen denean, lehenengoko P puntu batek jarraitzen duen bideak ematen duena.

Hipozikloidea (marra gorriaz), zirkunferentzia sortzailea (marra beltzaz), zirkunferentzia gidatzailea (marra urdinaz). Parametroak: R=3, r=1, k=R/r=3 (deltoidea).

Hipozikloidea ekuazio parametrikoetan, r zirkunferentzia sortzaileko erradioa bada, eta R = kr zirkunferentzia gidatzailearena, honela da:

edo:

Adibideak aldatu

Hipozikloidea hipotrokoidearen kasu berezia da, erruleta mota bat dena.

Hiru kuspideko hipozikloideak deltoide du izena.

Lau kuspideko hipozikloideak astroide du izena.

Kanpo estekak aldatu