Eresbil musika-artxiboa bat da, Euskal Herriko konpositoreen obra bildu, jaso eta zabaltzeko helburua duena. 1974an sortu zuten, Errenterian (Gipuzkoa).

Eresbil
Datuak
Motafitxategia
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1974
Jasotako sariak
Elkar sariak  (2018)
webgune ofiziala

Errenteriako Andra Mari Abesbatza arduratzen da Euskal Herriko musikagileen lanak zabaltzeko egiten den Musikaste jaialdia antolatzeaz, eta abesbatza harena izan zen, hain zuzen, musika-artxibo bat sortzearen ekimena. Eresbilek, sortu zen une beretik hasita, garai guztietako Euskal Herriko musikagileen partiturak bildu ditu. 1974ko irailean 300 musikagileren zerrenda osatu zuen, 1990an 1.162ra igo zen kopurua, eta 1998an jadanik 1.387 ziren Eresbilen izena emandako musikagileak.

Artxibo horrek Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Medalla de Plata al Mérito en las Bellas Artes delakoa jaso zuen, 1990ean. Sabino Arana saria, Gizartea modalitatean, jaso zuen 1998an.

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu