Elizabeth Blackwell

Ameriketako medikua, abolizionista eta emakumeen eskubideen babeslea

Elizabeth Blackwell (1821eko otsailaren 3a - 1910eko maiatzaren 31) mediku lanbidean sartu zen Estatu Batuetako eta mundu osoko lehen emakumea izan zen.[1]

Elizabeth Blackwell

Bizitza
JaiotzaBristol1821eko otsailaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaHastings1910eko maiatzaren 31 (89 urte)
Hobiratze lekuaKilmun
Familia
AitaSamuel Blackwell
AmaHannah Blackwell
Anai-arrebak
LeinuaBlackwell famila
Hezkuntza
HeziketaBedford College
Geneva Medical College
State University of New York Upstate Medical University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, medikuntza-idazlea, saiakeragilea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta idazlea
Jasotako sariak

Find a Grave: 6373813 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Bristolen (Ingalaterra) jaio zen, Samuel Blackwellen, azukre fingailu zena, eta Hannah Lanen bederatzi umeetako hirugarrena izanik. Horrela, nahiko gaitasun ekonomiko handidun familia batean hezi zen, seme-alaben heziketa ordaintzeko nahikoa zena, alegia. 1831n familiak Cincinnatira, AEB, emigratu zuen eta bere aitak New Yorken findegi bat ireki zuen. Elizabeth Blackwellek medikuntza ikasteari ekin zion aita hil ostean, medikuntza praktikoan lan egiteko asmoekin.

Abolizioaren aldeko estatubatuar mugimenduan parte hartu zuen.

Hamar unibertsitatek bere eskaerari uko egin zieten Gineran (New York) onartu zuten arte. 1849ko urtarrilaren 11n AEBko medikuntzako doktore titulua eskuratzen lehenengo emakumea bihurtuko litzateke.

Homeopatiako kurtsoak emateko eta ofizialak ez ziren medikuntza praktikoak ere emateko aholkua jaso zuen.

Hazi egin zen tokira joan zen. Sendabide batean, zornedun sekrezio batek bere ezkerreko begia zipriztindu zuen eta itsu bihurtu zuen.[2] Horrek bere kiurgialari karrerarekin akabatuko zuen. Zertxobait beranduago, Ingalaterrara joan zen eta han Florence Nightingale ezagutu zuen. Estatu Batuetara bueltatzean, bere ahizpa Emilyrekin emakumeentzako erizaintza eskola eraiki zuen. Sezesio-gerrako eztandak hauek ezagutarazi zituen, baita haien lehenengo dizipulu edo ikasleak ere. Gainera, tratatuak idatzi zituen populazioko emakumeen artean zabaltzeko, eta aholkuak eta gomendioak bere osasuna eta garbitasuna hobetzeko.

Gerra bukatuta zegoela, 1868an emakumeentzako Medikuntza Unibertsitatea eraiki zuen eta hurrengo urtean Ingalaterrara egin zuen alde non ginekologiako katedran jardun zuen bere erretiroa heldu arte, 1907.urtea, alegia.

Lanak aldatu

  • 1849 The Causes and Treatment of Typhus, or Shipfever (tesia)
  • 1852 The Laws of Life with Special Reference to the Physical Education of Girls (brochure, compilation of lecture series) pub. × George Haven Putnam.
  • 1856 An appeal in behalf of the medical education of women
  • 1860 Medicine as a Profession for Women (lecture published by the trustees of the New York Infirmary for Women)
  • 1864 Address on the Medical Education of Women
  • 1878 Counsel to Parents on the Moral Education of their Children in Relation to Sex (zortzi edizio , The Moral Education of the Young in Relation to Sex birargitaratua)
  • 1881 "Medicine and Morality" (Modern Review-n argitaratua)
  • 1887 Purchase of Women: the Great Economic Blunder.
  • 1871 The Religion of Health (hitzaldi serieen bilduma, hiru edizio)
  • 1883 Wrong and Right Methods of Dealing with Social Evil, as shown by English Parliamentary Evidence
  • 1888 On the Decay of Municipal Representative Government – A Chapter of Personal Experience (Moral Reform League)
  • 1890 The Influence of Women in the Profession of Medicine
  • 1891 Erroneous Method in Medical Education etc. (Women's Printing Society)
  • 1892 Why Hygienic Congresses Fail
  • 1895 Pioneer Work in Opening the Medical Profession to Women – Autobiographical Sketches (Longmans, reprinted New York: Schocken Books, 1977)
  • 1898 Scientific Method in Biology.
  • 1902 Essays in Medical Sociology, 2 v. (Ernest Bell)

Erreferentziak aldatu

  1. Emakumeak mediku. (Noiz kontsultatua: 2017-03-20).
  2. (Ingelesez) «How Elizabeth Blackwell became the first female doctor in the U.S.» PBS Newshour (Noiz kontsultatua: 2017-03-20).

Kanpo estekak aldatu