Jesus Ilundain Zaragueta (Jarauta kalea, Iruñea, 1931ko martxoaren 21a[1]), ezagunagoa El Tuli ezizenaz, sanferminzale handia eta Los del Bronce peñako 1. bazkidea da. 2016ko Sanferminetako txupinazoa botatzeko hautatu zuten, Iruñeko Udalak antolatutako herri bozketan.[2]

El Tuli
Bizitza
JaiotzaIruñea1931ko martxoaren 21a (93 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak

El Tuli-k Sanferminetako jarduera askotan parte hartzen du. Karrikaz karrika ibiltzen da peñako txarangarekin, uztailaren 7ko prozesioan ateratzen da, San Ferminen Gorteko kidea baita, eta zezenketa guztietara joaten da. Horrezaz gainera, berak hasi zuen entzierroaren aurretik goizero San Fermini egiten zaion kantuaren ohitura.[3]

Erreferentziak aldatu