Deabruak edo demonioak naturaz gaindiko espirituak dira, gaizkiaren adierazle ohikoan. [1] Deabruak anitzak izan ohi dira erlijio gehienetan, baina erlijio monoteistetan gaizkia pertsonifikatzen duen deabruzko irudi bakar bat ohikoa da, eta kristautasunaren kasuan, Deabrua esaten zaio. Dena dela, Deabru nagusi hori eta deabru banakakoak bateragarriak izan dira sinesmen kristauetan.

Florentziako Santa Maria Novellako kapera bateko deabruak.

Deabruen sinesmenei buruzko azterketa antropologikoen arabera, sinesmen horien jatorria arrotzarekiko eta ezezagunarekiko senez dugun beldurra da.

Demonio hitza aldatu

Deabru hitza bezala, demonio hitza ere polisemikoa da euskaraz, demonioak anitzak izan daitezke, eta Demonioa, Deabruaren sinonimo (baita Etsaia, Txerrena...)[2].

Demonio jatorri greziarreko hitza da (δαίμων, daimon). Demonio hitza erabili zen hasieran onbera ziren eta pertsona bakoitza zaintzen zuten hilen espirituak izendatzeko. Sokratesek berea aipatu ohi zuen. Geroago, adiera zabaldu zen jainko-jainkosa beldurgarri edo gaiztoak izendatzeko. Konjuru magikoak erabiltzen ziren demonioei dei egiteko. [1]

Monoteismoko deabruak aldatu

Kristautasunaren aurreko erlijio gehienek gaizkia pertsonifikatzen zuten izakiak zituzten sinesmen-sistemetan.

"Liburuaren erlijioetan" (judaismoa, kristautasuna eta islama), deabrua zeruko espiritu bat da, aingeru bat, Jainkoaren eta haren jainkozko planaren kontra matxinatu zena, Jainkoak zerutik Infernura bota zituen eta aingeru eroriak ere esaten zaie ondorioz. Espiritu horiek gaizto bilakatu dira, eta gizakiak tentatzen dituzte Gaizkiarekin bat egin dezaten, helburua dutelarik gizakiok arimak betiko galtzea, Infernuko suak jasan ditzaten.

 
Gazeoko (Araba) elizako freskoetan, deabruek arimen balantzak behartu nahi dituzte gizaki horiek Infernura joan daitezen.

Kristauen deabru sailkapenak aldatu

Kristautasunak, eta, zehazkiago, katolizismoak, denbora asko eman du Erdi Arotik deabruak aztertzen [1], eta zerrendak eta sailkapenak egin ditu, Satanengandik hasi eta bigarren mailako lanak egingo lituzketen kategoria txikiagoko deabruetaraino.

 
Asmodeo deabruaren irudikapen bat, 1775.eko lan batean.

Peter Binsfeldek, 1589an, deabru bat lotu zuen bekatu hilgarri bakoitzarekin, Erdi Aroko tradizioei jarraituz. Hala, Luzifer harrotasunaren deabrua izango litzateke, Mammon diruzaleen deabrua, Asmodeo lizunkeriaren deabrua, Satan haserrearena, Belzebu sabelkeriaren deabrua, Leviatan inbidiarena eta Belfegor alferkeriaren deabrua[3].

XVI. mendeko tradizioak uste zuen hilero deabru batek aurrekoak baino dezente gehiago hartzen zuela[4]:

Inkubo eta sukuboak aldatu

Erdi Aroko Europan sexurako giza itxura hartzen zuten deabruetan sinesten zen. Inkubo izenekoek gizonezko baten itxura hartzen zuten emakumeekin sexua izateko. Sukuboek, ordea, emakumezko ederren itxura hartuta gizonezkoekin izaten zuten sexua[5]. Deabru horiekin tratua zuten pertsonak Inkisizioak epaitu zitzakeen.

Islameko deabruak aldatu

Gaizkiaren nagusi bezala, Deabruaren pareko bat bada Islamaren sinesmenetan Shaitan/Satan edo Iblis izendatzen dena. Baina ere berean, Jinn terminoa ere bada, Islamaren aurretik jainko eta izaki naturaz gaindikoak zirenak, zeinak, Jainkoaren legera men egiten ez badute, deabruen pareko izakitzat hartzen diren, ikonografian zein sineskerietan[6].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Rodríguez Santidrián 1994.
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  3. (Ingelesez) «The Seven Deadly Sins and Binsfeld’s Classification of Demons» The Not So Innocents Abroad (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  4. González-Wippler, Migene. (2013). The Kabbalah & magic of angels. (1st ed. argitaraldia), 154 or. ISBN 978-0-7387-3458-3. PMC 831624621. (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  5. (Ingelesez) «incubus | demon | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  6. (Ingelesez) The World of Angels (Malaikah) & Demon (Jinn) In Islam Religion. (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu