Berun-zuri

konposatu kimiko

Berun-zuria edo zerusa (2 PbCO3·Pb(OH)2) berun karbonato basikoa da, margotzeko pigmentu gisa erabilia.[1]

Berun-zuri
Formula kimikoaC2H2O8Pb3
SMILES kanonikoa[O-)[O-].C(=O)([O-])[O-].[OH-].[OH-].[Pb+2].[Pb+2].[Pb+2]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[O-)[O-].C(=O)([O-])[O-].[OH-].[OH-].[Pb+2].[Pb+2].[Pb+2] 3D eredua]
Konposizioakarbono, hidrogeno, oxigeno eta berun
Motametal hydroxide (en) Itzuli, gatz basiko, carbonate salt (en) Itzuli eta lead compound (en) Itzuli
Masa molekularra775,903 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyRYZCLUQMCYZBJQ-UHFFFAOYSA-H
CAS zenbakia1319-46-6
ChemSpider14148 eta 21171326
PubChem14834
ZVG3580
EC zenbakia215-290-6
ECHA100.013.901
UNIIWDF96425HV

Albayalde izenarekin ere ezagutzen den pigmentu hau sintetikoki sortzen da, behintzat K. a. IV. mendetik.[2] Berez, berun zuriaren konposizio kimikoa duen minerala (hidrozerusita) existitzen da, baina arraroa da, eta ez da pigmentu-iturri bezala erabili. Berun zuria lortzeko beruna eta ozpina erreakzionarazi behar dira; hortaz, ardo-produkzioarekin lotuta egon da, ozpina ardoaren azpiproduktua baita. Pigmentua lortzeko metodorik ezagunena prozedura holandarra da. Prozedura horretan, berun xaflak ozpinaren lurrinekin ipintzen dira kontaktuan zeramika-ontzi batean. Ontzia gorotzekin estaltzen da, CO2 eta bero-iturria izango dena[3]. Beruna duenez toxikoa da, eta egun ez da erabiltzen. Toxikotasun hori artisten gaixotasun askorekin lotu izan da, hala nola, saturnismoa[4]. Izan ere, kaltzio karbonatoa alde batera utzita, pigmentu zuri nagusia izan denez XX. mendera arte, margolari askok pairatu dute berun zuriaren arriskuak.


Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Ertzaintzaren lexikoa] [2013]
  2. «Pigments through the Ages - Overview - Lead white» www.webexhibits.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  3. (Ingelesez) «Its all there in black and white Girl with a Pearl Earring blog» Mauritshuis (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  4. (Gaztelaniaz) Montes Santiago, J.. (2006-01-01). «Goya, Fortuny, Van Gogh, Portinari: el saturnismo en los pintores a lo largo de tres siglos» Revista Clínica Española 206 (1): 30–32.  doi:10.1016/S0014-2565(06)72707-2. ISSN 0014-2565. (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).

Kanpo estekak aldatu