Batasun sakratua (frantsesez: L'Union sacrée), Lehen Mundu Gerra lehertu zenean, Frantzian gertatu zen tregua politikoari deitzen zaio. Joera politiko eta erlijioso guztietako taldeak parte hartu zuten, eta ezkerreko mugimenduentzat, esaterako, gerra garaian gobernuaren aurkako ekintzarik eta grebarik ez egitea suposatzen zuen.

Raymond Poincaré

Terminoa lehen aldiz Diputatu Ganberan Errepublikako Presidente Raymond Poincarék erabili zuen 1914ko abuztuaren 4an. Erabateko eragina izan zuen, izan ere, ezkerreko erakunde guztiak eta sindikatuak, batez ere CGT eta SFIO, gobernuarekin lerratu ziren. Antzerako mugimendua gertatu ziren ere gerran sartuta zeuden gainontzeko herrialdeetan, Ingalaterran, Errusian, eta Alemanian, non Alemaniako Alderdi Sozialistak, SPD-ek, gerran sartzearen aldeko botoa emango zuen 1914ko abuztuan, Burgfrieden izena hartuko zuen mugimendua bultzatuz.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Frantziako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.