Andrea Zenarruza

Argentinako abertzale bat izan zen

María Andrea Zenarruza y Palacios de Uriondo (Salta, Argentina, 1795eko otsailaren 21a - Ibídem, 1877ko urtarrilaren 18a), Argentinako abertzale bat izan zen, Francisco Pérez de Uriondoren emaztea.

Andrea Zenarruza
Bizitza
JaiotzaSalta1795eko otsailaren 21a
Herrialdea Argentina
HeriotzaSalta1877ko urtarrilaren 18a (81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Francisco Pérez de Uriondo (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta etxekoandrea

Biografia aldatu

Juan Zenarruza eta Teresa Palaciosen alaba, María Andrea 1795eko otsailaren 21ean jaio zen Saltako hiriburuan, posizio ekonomiko oneko familia batean.

1810eko hamarkadan, Maiatzeko Iraultza piztu zen, eta, 1813an, tropa errealistek, Ayohúmako guduan arrakasta lortu ondoren, Salta probintzia setiatu eta bertan finkatzea erabaki zuten. Erantzun gisa, Juana Morok eta María Loreto Sánchez Peónek espioitza sareak sortu zituzten abertzaleei haietaz libratzen laguntzeko. Proiektu honek Gertrudis Medeiros, Macacha Güemes Goyechea (Martín Miguel de Güemesen arreba bera), Martina Silva, Celedonia Pacheco, María Petrona Arias eta Juana Torinoren laguntza izan zuen. Andreak ere haiekin bat egitea erabaki zuen, ofizial errealisten solasaldietan infiltratuz, pastel-saltzaile eta garbitzaile lanak eginez, soldadu kopurua kontatzeko eta informazioa abertzaleei helarazteko. 1817an, espainiar okupaziotik askatzea lortu zuten.

1820ko otsailaren 22an, Andrea Zenarruza Francisco Pérez de Uriondo koronelarekin ezkondu zen, eta Martin Miguel de Güemes bera izan zen ezkontzako aitabitxia. Teoria batzuek diotenez, Andrea Güemesen ahizparekin, "Macacharekin", elkarlanean aritu zenetik ezagutzen zuen Martín, harekin adiskidetu baitzen, eta haren proiektuan parte hartzeak Francisco Uriondo ezagutzera eraman zuen. Bikoteak ez zuen seme-alabarik izan, Uriondo 1822ko otsailaren 7an hil baitzen.

Azkenik, 1877ko urtarrilaren 18an, 82 urte zituela, Andrea Zenarruza bat-batean hil zen bere jaioterrian, bere senarra hil eta 55 urtera.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Txantiloi:Cita web