Transeptu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: 200px|thumb|Transeptua '''Transeptu''' hitza, ohi, arkitektura erlijiosoko hitzen artean, elizetan, nabe nagusia zabaletara gur...
(Ez dago alderik)

18:06, 15 abendua 2008ko berrikusketa

Transeptu hitza, ohi, arkitektura erlijiosoko hitzen artean, elizetan, nabe nagusia zabaletara gurutzatzen duen nabea da.

Transeptua

Transeptua, ohi, presbiterioa (edo korua, existitzen denean), eta luzetarako nabea edo nabeen artea kokatzen da, bi espazio horien banaketa gune bezala. Bere etimologiak hala adierazten du, latinezko trans eta septum hitzetik bait dator, hesia esan nahi duena, fededun soilen eta klerigoek bakarrik erabil dezaketen presbiterioaren artean jarritako oztopo bat dela adierazi nahi delarik.

Nabea eta transeptua gurutzatzen diren tokia, gurutzadura da. Honen gainean jartzen dira zinborioa eta kupula.

Nabeak eta transeptuak neurri berekoak direnean eta erdian gurutzatzen direnean, gurutze greziar formako oinplanoa lortzen da. Ohikoagoa den moduan, nabea transeptua baino luzeagoa bada, eta gurutzatze tokia burutik hurbilago baldin badago, orduan, oinplanoa, gurutze latindar formakoa da.

Arkitektura erromanikoan, ohiko kokapena, gurutze latindar formako oinplanoarena zen, transeptua, nabearen zabalera baino luzeagoa delarik, transeptuaren besoak alboetatik irtetzen zirelarik, eta kanpoaldean nabarmentzen ziren. Ondoren, transeptuaren luzera eta nabeen zabalera osoa berdindu zen, horrela, kanpotik, hori nabarmentzerik ez zegoelarik, barnean argi ikusten zen arren.