Albiste faltsu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Kontzeptuaren oinarriak: esaldi anb kendu
3. lerroa:
 
== Kontzeptuaren oinarriak ==
Era honetako informazioak, zurrumurru formaz, lehenago existitu izan dira ahoz aho era simetrikoan transmititzean eta zabaltzean. Haatik, azken hamarkadetan, aurrez aurreko elementuaz gain, Interneteko [[Sare sozialak|sare sozialek]] bete dute transmisio hori, hala nola [[YouTube|Youtube]], [[Facebook]] edo [[Instagram]]. 2017an, ''fake news'' urteko hitzat hartu zuen [[Collins (argitaletxea)|Collins hiztegiak]] eta, harrezkero, zabaldu egin da.<ref name=":0" />
 
Albiste faltsuak ez dira ezerezetik sortzen; aldiz, gizarteko aurreikuspen edo [[Estereotipo|estereotipoetan]] oinarritzen dira, alegia, entzun eta ikustea espero den horretan.<ref name=":0" /> Albiste faltsuen indarraz, [[Fito Rodriguez]] hezkuntzako irakasle eta doktoreak albiste faltsuen [[Pigmalion efektua|pigmalion efektuaz]] mintzatu da: izendapen edo etiketa baten bidez gero gertatuko dena bideratzeko gaitasuna.<ref name=":3">{{erreferentzia|izena=Fito|abizena=Rodriguez|urtea=2019|izenburua="Fake News"-ak ez dira atzo goizekoak|argitaletxea=Utriusque Vasconiae|orrialdeak=13-46|ISBN=978-84-948833-3-0}}</ref>
 
Gezurtiek hainbat trikimailu erabiltzen dituzte gezurrezko albiste batek egiazkoa irudi dezan. Adibidez, esanak desitxuratu edo testuingurutik kanpo jarri, informatzaile egiatien izen onaz baliatu, eta abar.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=Berria|izenburua=Gezurra da sagardo garaia bertan behera geratu dela: Berriaren diseinua baliatuta, sagardo garaiaren inguruko gezurretako irudi bat zabaldu da sare sozialen bidez. Berriak ez du harekin zerikusirik|url=https://www.berria.eus/albisteak/178658/gezurra-da-sagardo-garaia-bertan-behera-geratu-dela.htm|data=2020ko martxoaren 10a|sartze-data=2020ko martxoaren 11}}</ref> Gezurtia jakintsua edo aditua da, Aristotelesek ''[[Poetika (Aristoteles)|Poetika]]'' idazlanean adierazi zuenez, hark daki engainatzen, eta horrek balio handia du. Aristotelesek gizabanakoen baitan jartzen du gezurra kudeatzeko erantzukizuna, alegia, bereizten jakitea, biziraupenerako bitarteko gisa.<ref name=":3" />
 
== Adibideak ==