Albiste faltsu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Atalburua gehitu (kanpo estekak)
t geh
1. lerroa:
[[Fitxategi:The fin de siècle newspaper proprietor (cropped).jpg|thumb|250px|[[Frederick Burr Opper]]ek 1894an eginiko ilustrazio honetan "albiste faltsuen" hainbat forma erakusten dira.]]
'''Albiste faltsua''', '''berri faltsua''', '''gezurrezko albistea''' edo '''gezurrezko berria''', —maiz {{lang-en|'''fake news'''}}, bere horretan [[Mailegu (hizkuntzalaritza)|maileg]]<nowiki/>atua—, desinformatzeko helburuarekin hedabideen edota sare sozialen bidez nahita zabaltzen den gezurrari deritzo. Kontrastatu gabeko berria da, funtsean,<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Fito|abizena=Rodriguez|urtea=2019|izenburua="Fake News"-ak ez dira atzo goizekoak|argitaletxea=Utriusque Vasconiae|orrialdea=9|ISBN=978-84-948833-3-0}}</ref> [[Amenamen-omen]] mota bat da.
 
Era horretako informazioak, zurrumurru formaz, lehenago existitu izan dira ahoz aho era simetrikoan transmititzean. Haatik, azken hamarkadetan aurrez aurreko elementua galdu da eta, horren trukean, Interneteko sare sozialek bete dute gehienean lan hori, hala nola Youtube, Facebook edo Instagram. Albiste faltsuak ez dira ezerezetik sortzen; aldiz, gizarteko aurreikuspen edo [[Estereotipo|estereotipoetan]] oinarritzen dira, alegia, entzun eta ikustea espero den horretan.<ref name=":0" /> 2017an, ''fake news'' urteko hitzat hartu zuen Collins hiztegiak eta, harrezkero, zabaldu.<ref name=":0" />
 
Gezurtiek hainbat trikimailu erabiltzen dituzte gezurrezko albiste batek egiazkoa irudi dezan. Adibidez, esanak desitxuratu edo testuingurutik kanpo jarri, informatzaile egiatien izen onaz baliatu, eta abar.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=Berria|izenburua=Gezurra da sagardo garaia bertan behera geratu dela: Berriaren diseinua baliatuta, sagardo garaiaren inguruko gezurretako irudi bat zabaldu da sare sozialen bidez. Berriak ez du harekin zerikusirik|url=https://www.berria.eus/albisteak/178658/gezurra-da-sagardo-garaia-bertan-behera-geratu-dela.htm|data=2020ko martxoaren 10a|sartze-data=2020ko martxoaren 11}}</ref>