Epistemologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
63. lerroa:
 
:# Lehenik, epistemologiak zientzia ezberdinen arteko harremanei erreferentzia egiten dieten arazoak planteatzen ditu: zientzia anizkoitzak, zientzien ugaritzea, zientzien arteko loturak, nola sakabanatzen diren eta nola koordinatzen diren. Antzinako arazoa zientzien sailkapena zen. Egun, ordea, arazoa aldatu egin da. Jada inork ez du nahi sistema zorrotz eta aldakaitz bat eraiki, zeinaren barruan zientzia partikular bakoitzak bere leku propio eta definitua izango zuketen. Nahiz eta beharrezkoa den erreferentziazko marko bat, berau irekia eta aldagarria izan behar da, zeinak zientzien arteko lotura eta berrantolaketa posible egiten duen.
:# Bigarrenik, epistemologiak zientzia banatzen den bi talde handien arteko erlazioak inplikatzen duen arazoa planteatzen du. Orokorrean, zientzia formalen ([[Logika filosofiko|logika]] eta [[Matematikaren filosofia|matematika]]) eta zientzia errealaren arteko banaketa ontzat ematen da, baina ez da erraza bi zientzia modu horien arteko harremana definitzea. Matematika arrazionalaren jaiotzaz gero, etengabe galdetzen da ea nola den posible matematikaren azalpen [[Logika matematiko|logiko]] eta esperientziaren artean adostasuna egotea.
:# Hirugarrenik, zientzia guztiek edo ia guztiek komunean dituzten nozioen analisiak ekartzen dituen arazoak ere lantzen ditu epistemologiak. Matematikariak[[Matematikari]]ak, fisikariak[[Fisika|fisikari]]ak, naturalistak[[naturalista]]k eta lexikografoak[[Hiztegigintza|lexikograf]]oak termino berak erabili ditzakete, baina esanahi bera al dute?
:# Laugarrenik, zientzien zati teorikoaren eta esperimentalen arteko harremana ulertzeko moduen zailtasuna epistemologiaren arazoa da. Zein da zientzian garrantzi handien duen zatia, [[Teoria zientifiko|teoria]] edo esperientzia[[Saiakuntza|esperi]]entzia? Ideal zientifikoaren dualtasunaren arazoa da.
:# Bosgarrenik, zientzia formalei dagozkien arazo espezifikoen artean, logika eta matematiken harremanaren arazoa aurkitzen da. Matematika operazio logiko hutsa al da? Hau da, mugatu ahal daiteke matematika logikara? Horrez gain, epistemologia matematikoaren arazo bakoitzak bere korrelatua du logikan. Horrela, ezinbestekoa da azaltzea ea bi diziplinei dagozkien termino berdinek estatutu ontologiko[[Ontologia|ontologi]]ko bera duten edo ez. 
:# Seigarrenik, zientzia errealei dagozkien arazo espezifikoen artean, hiru arazo nagusi aurki ditzakegu: kontzeptuen egituraketa, azalpenen egitura eta ondorioen baliozkotasuna. Metodo esperimentalak dakartzan arazoek eta prozedura induktiboen[[Induktibismo|induktibo]]en izaera eta justifikazioek dakartzaten arazoek pisu handia dute, baina, hala ere, arazo garrantzitsuena batasunaren arazoa da: zientzia erreal guztiak zientzia batean barnebildu daitezke, zeinaren eredua fisikarena[[fisika]]rena zatekeen?
:# Azkenik, giza eta [[Gizarte-zientziak|gizarte zientzienzientzi]]en arazo epistemologiko partikularrak ditugu. Zientzia hauek, gertakariez gain, balioez ere hitz egiten dute. Izaki bat legeen arabera soilik definitu daiteke, baina ezin da horretara mugatu. Horrela eginez gero, prozedura horrek izaki horren indibidualtasunaren izaera esentziala baztertuko luke. Egiten den galdera ondorengoa da: mundu fisikoari dagozkien gertakariak eta gizakiaren munduari dagozkien gertakariak izaera berekoak al dira? Gizakiaren mundua legeez gain, sinbologia eta balio batzuk gordetzen ditu. Horrela, gizakiaren munduak analisi epistemologiko espezifikoa eskatzen du. Horregatik diote batzuk mundu fisikoa azaldu egin behar dela eta gizakiaren mundu ulertu egin behar dela.
 
== Erreferentziak ==