Errealitate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
11. lerroa:
[[Mekanika kuantiko]]a garapenaren barruan, [[Werner Heisenberg]]ek [[heisenbergen ziurgabetasunaren printzipioa|ziurgabetasunaren printzipioa]] enuntziatu zuen [[1927]]an. Printzipio horrek dioenez, muga bat dago aldi berean partikula baten posizioa eta higidura-kantitatea zehazteko. Hau da, behatzaileak eragina dauka behatuaren gainean. Ziurgabetasunaren printzipioak baldintzatu zituen ezagutzeko ahalmenaren teoriak [[XX. mendea]]ren bigarren erdian, hala nola [[dekonstrukzio]]a.
 
== Ikus, gaineraErrealismoa ==
{{sakontzeko|Errealismo filosofiko}}
[[Fitxategi:Head Platon Glyptothek Munich 548.jpg|thumb|Platonen estatua, Municheko Glyptothek museoan.]]
'''Errealismoa''' ez da jarrera propio gisa deskribatzen, beste gai batzuekiko ikuspegi modura baizik. Gauza mota jakin bati buruzko errealismoa ([[Zenbaki|zenbakiei]] edo [[Moral|moralari]] buruzkoa, adibidez) tesi bat da, horrelako gauzek [[gogamen]]arekiko existentzia independentea dutela defendatzen duen tesia, [[objektu]]ok ez direla ikuslearen begietako irudi hutsa, alegia<ref>{{Erreferentzia|izena=Edward|abizena=Craig|izenburua=Realism and antirealism|argitaletxea=Routledge|url=http://dx.doi.org/10.4324/9780415249126-n049-1|aldizkaria=Routledge Encyclopedia of Philosophy|sartze-data=2022-05-23}}</ref> <ref>{{Erreferentzia|izena=Heather|abizena=Malin|izenburua=Purpose|abizena2=Damon|izena2=William|data=2019-03|url=http://dx.doi.org/10.53776/playbooks-purpose|aldizkaria=Character Lab Playbook|issn=2769-3147|doi=10.53776/playbooks-purpose|sartze-data=2022-05-23}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Michael J.|abizena=Loux|izenburua=Realism and Anti-Realism: Dummett's Challenge|data=2005-09-08|url=http://dx.doi.org/10.1093/oxfordhb/9780199284221.003.0022|aldizkaria=Oxford Handbooks Online|doi=10.1093/oxfordhb/9780199284221.003.0022|sartze-data=2022-05-23}}</ref>.  Errealismo filosofikoa deritzo, esaterako, objektuaren eta subjektuaren arteko bereizketa [[Ontologia|ontologikoari]] buruzko teoria filosofikoen multzoari, errealitatearen berezko existentzia, subjektuaren gogamenaz haraindi objektuak benetan existitzen direla, baieztatzen dutenak.
 
Tesi hauek baieztapen xalo eta akritiko soilak izan daitezke, zentzumenen ageriko ebidentzian baizik oinarritzen ez badira. Errealismo filosofikoak, ordea, [[Arrazoibide|arrazoibidez]] eusten dio pentsamendutik eta esperientziatik independentea den mundu erreal baten [[Existentzia|existentziari]], baina ez dio mundua den bezala hautematen dugunik. Beraz, baieztapen [[Ontologia|ontologiko]] bat da, ezagutzaren edo [[Epistemologia|epistemologiaren]] teoria jakin bat barne hartzen duena (existitzen den kanpoko mundua ezagutu daiteke), baita [[Pertzepzio|pertzepzioari]] buruzko teoria bat ere (gauzak ez dira zertan hautematen diren bezalakoak).
 
[[Metafisika|Metafisikan]], berriz, objektuek behatzen duen subjektuarekiko existentzia independentea dutela adierazten du. Zentzu horretan, anti-errealismoaren, [[Eszeptizismo|eszeptizismoaren]], [[idealismo]] forma batzuen ([[idealismo subjektibo]]a, [[idealismo transzendental]]a, [[Solipsismo|solipsismoa]]) eta, neurri batean, [[Konstruktibismo (pedagogia)|konstruktibismoaren]] aurkakoa da. Bere forma muturrekoan, errealismo inozoa deritzonekoan, zentzumenek hautematen dituzten gauzak diruditena direla pentsatzen da. Bertsio konplexuagoetan, batzuetan errealismo metodikoa deitzen zaienetan, aldiz, objektuaren eta behatzailearen arteko erlazioaren azalpena ematen da ilusioak, haluzinazioak eta pertzepzioaren beste akats batzuk gertatzeko aukera aintzat hartuz.
 
Errealismoak [[Epistemologia|epistemologiaren]] eta [[Metafisika|metafisikaren]] baitako hainbat jarrera barnebiltzen ditu, beraz; <ref>{{Erreferentzia|izena=Drew|abizena=Khlentzos|izenburua=Naturalistic Realism and the Antirealist Challenge|data=2004|url=http://dx.doi.org/10.7551/mitpress/4870.001.0001|doi=10.7551/mitpress/4870.001.0001|sartze-data=2022-05-23}}</ref> zeinak aplika dakizkiekeen mundu fisikoari, iraganari nahiz etorkizunari, edota [[Ni|niari]]. Gainera, eta nahiz eta modu ez hain zuzenean izan, kontzeptu unibertsalekin, [[egia]] matematikoekin, [[egia]] [[Moral|moralekin]] eta norberaren pentsamenduarekin ere erabili daitezke. Hala ere, errealismoak errealitatearen tratamendu [[Metafisika|metafisikoak]] erabat baztertzen dituzten hainbat jarrera izan ditzake <ref>{{Erreferentzia|izena=Kristian|abizena=Petrov|izenburua=‘Strike out, right and left!’: a conceptual-historical analysis of 1860s Russian nihilism and its notion of negation|orrialdeak=73–97|data=2019-03-04|url=http://dx.doi.org/10.1007/s11212-019-09319-4|aldizkaria=Studies in East European Thought|alea=2|zenbakia=71|issn=0925-9392|doi=10.1007/s11212-019-09319-4|sartze-data=2022-05-23}}</ref>.
 
Errealismoa defendatzen duten filosofoek esan ohi dute egia irudikapen [[Kognizio|kognitiboen]] eta errealitatearen arteko elkarrekikotasunean datzala <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Schluss|argitaletxea=BRILL|orrialdeak=184–185|data=1992-01-01|url=http://dx.doi.org/10.1163/9789004450721_008|aldizkaria=Veritas est adaequatio intellectus et rei|sartze-data=2022-05-23}}</ref>. Errealistek uste dute sinesten dugun guztia errealitaterako hurbilketa bat besterik ez dela, baina ulermenaren zehaztasuna eta osotasuna hobetu egin daitezkeela.
 
Testuinguru batzuetan, errealismoa [[Idealismo|idealismoari]] kontrajartzen zaio. Gaur egun, oro har, anti-errealismoari kontrajartzen zaio, adibidez [[Zientziaren filosofia|zientziaren filosofian]].
 
Errealismo terminoa beren artean oso ezberdinak diren korronte filosofikoei aplikatzeko arrazoia bere izaera da. Materiala izan daiteke, baina baita zerbait [[Metafisika|metafisikoa]] ere. Errealismoa objektu eta fenomeno filosofiko askori aplika dakieke, hala nola entitate matematiko bati, ideia bati, teoria zientifiko bati, beste buru batzuei, iraganari, etorkizunari, kategoria [[Moral|moralei]], mundu fisikoari eta pentsamenduari.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Errealitate areagotu]]