Kontzentrazio-esparru nazi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Artikulua osatzen
Etiketak: Ikusizko edizioa Disambiguation links
16. lerroa:
 
=== Lehen kontzentrazio esparruak (1933–1934) ===
1929ko talka ekonomikoak [[Weimarko Errepublika]] ezegonkortu zuen, eta aukeratutako azken gobernua 1930eko martxoan erori zen. [[Paul von Hindenburg]] presidenteak izendatutako kantzelariek dekretuz gobernatu zuten, Weimarko Konstituzioaren 48. artikuluaren arabera hain zuzen. 1933ko urtarrilaren 30ean, [[Adolf Hitlerren gailentzea|Adolf Hitler]] kantziler bilakatu zen, [[Franz von Papen]] aurreko kantzilerrarekin akordioa egin ondoren.<ref name=":4">{{erreferentzia|abizena=White, Joseph Robert|urtea=2009|izenburua="Introduction to the Early Camps". Early Camps, Youth Camps, and Concentration Camps and Subcamps under the SS-Business Administration Main Office (WVHA). Encyclopedia of Camps and Ghettos, 1933–1945.|argitaletxea=Megargee, Geoffrey P. Indiana University Press|orrialdeak=3-16|ISBN=978-0-253-35328-3|hizkuntza=En}}</ref> Nikolaus Wachsmann historialariaren arabera, naziek ez zuten inolako planik kontzentrazio esparruetarako boterea hartu aurretik. Kontzentrazio esparruen sistema hurrengo hilabeteetan sortu zen, nazien aurka zeuden dozenaka mila alemaniar ezabatu nahi zituztelako.<ref name=":2">{{erreferentzia|abizena=Wachsmann, Nikolaus|urtea=2009|izenburua="The dynamics of destruction: The development of the concentration camps, 1933–1945"|argitaletxea=Caplan, Jane; Wachsmann, Nikolaus (eds.). Concentration Camps in Nazi Germany: The New Histories. Routledge|orrialdeak=17-43|ISBN=978-1-135-26322-5|hizkuntza=En}}</ref> 1933ko otsaileko [[Reichstag]]<nowiki/>o sutea izan zen atxiloketa masiboen aitzakia; Reichstag-en Suhiltzaileen Dekretuak, Weimar-en Konstituzioan jasotako askatasun pertsonalerako eskubidea kendu zuen. Lehen kontzentrazio esparrua Nohra izan zen, [[Nohra]]<nowiki/>n ([[Turingia]]) 1933ko martxoaren 3an, eskola batean. Eta atxiloketak areagotu egin ziren martxoaren 5eko hauteskundeen ondoren.<ref>{{erreferentzia|abizena=Buggeln, Marc|urtea=2015|izenburua="Forced Labour in Nazi Concentration Camps"|argitaletxea=De Vito, Christian Giuseppe; Lichtenstein, Alex (eds.). Global Convict Labour.|orrialdeak=333–360|ISBN=doi:10.1163/9789004285026_014. 978-90-04-28501-9|hizkuntza=En}}</ref>
 
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 152-11-12, Dachau, Konzentrationslager, Besuch Himmlers.jpg|thumb|Heinrich Himmle Dachau ikuskatzen, 1936ko maiatzaren 8an.]]
Atxiloketen legezko oinarria "babes-zaintza" praktika izan zen, hau da, pertsona baten askatasuna mugatzea bere babeserako, edo "larrialdietan elementu sediziogileak atxilotzea", Alemaniako Weimar Errepublikan zeuden [[Alderdi komunista|Alderdi Komunista]]<nowiki/>ko (KPD) diputatu batzuk barne.<ref name=":4" /> Babes-zaintzak esan nahi zuen espetxealdiak jarraitu zitekeela pertsona bat absolbitu edo zigorra bete ondoren. Garai hartako egunkariek kontzentrazio esparruen berri zehatz-mehatz ematen zuten, eta presoak ezkerreko elementu arriskutsu gisa deabrutu zituzten. Presoen %80 komunistak ziren eta ehuneko hamar [[Sozialdemokrazia|sozialdemokrata]]<nowiki/>k; gainerako ehuneko hamar beste alderdiren batean afiliatuta zeuden, sindikatuetako aktibistak ziren, edo ez zuten alderdi politiko batekin loturarik. Urte amaierarako, Weimarren menpeko Reichstageko 241 diputatu ohi atxilotu zituzten.<ref name=":2" /> 1933. urtearen amaieran preso asko aske geratu ziren, eta ongi ezagutarazitako Eguberrietako amnistiaren ostean, dozena bat esparru besterik ez ziren geratzen.<ref name=":5" />[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 152-11-12, Dachau, Konzentrationslager, Besuch Himmlers.jpg|thumb|Heinrich Himmle Dachau ikuskatzen, 1936ko maiatzaren 8an.]]Zaila da zehaztea 1933–1934 urteetako presoen kopurua; Jane Caplanek 50.000 izan zirela zioen, agian 100.000 atxiloketa baino gehiagorekin, eta Wachsmannek, berriz, 1933an epaiketarik gabe 150.000 eta 200.000 pertsona artean atxilotu zituztela dio. 1933an 70 esparru inguru berri ezarri ziren, presoak jasotzeko edozein egitura erabiliz, hots, hutsik zeuden lantegiak, kartzelak, landetxeak, eskolak eta gazteluak. Horietatik asko nazien atxiloketa gune bezala berrerabili ziren geroago.<ref name=":6" /> Ez zegoen sistema nazionalik; udaltzaingoek, SSek eta SAek, Estatuko Barne Ministerioek edo aurrekoen konbinazioren batek kudeatzen zituzten esparruok. 1933-1934ko hasierako esparruak [[heterogeneo]]<nowiki/>ak ziren oinarrizko ezaugarrietan, hala nola antolakuntzan, baldintzetan edo preso zeuden taldeetan, eta ez 1936aren ondoren sortutakoetan bezala. Beraz, “kontzentrazio esparruak” baino, “hasierako esparruak” deitzen hasi ziren ikertzaileak. Esparruak ohiko hilketen lekuak ez ziren arren, aurrekaririk gabeko indarkeriak Weimar Errepublikaren amaiera ezarri zuen.<ref name=":7" />
 
=== Instituzionalizazioa (1934–1937) ===
1933ko ekainaren 26an, [[Heinrich Himmler|Himmler]]-ek [[Dachau]]<nowiki/>ko bigarren komandante Theodor Eicke izendatu zuen , beste esparru batzuen eredu bihurtu zena. Eickek Diziplina eta Zigor Kodea idatzi zuen, preso desobedienteentzako zigor drakoniarrak zehazten zituen eskuliburua, gorputzeko zigorrak barne. Presoen funtzionarioen sistema bat ere sortu zuen, geroago blokeko zaharrenak agintea lortuz, eta gogorrenak esparruetako kapo bilakatuz.<ref name=":2">{{erreferentzia|abizena=Wachsmann, Nikolaus|urtea=2009|izenburua="The dynamics of destruction: The development of the concentration camps, 1933–1945"|argitaletxea=Caplan, Jane; Wachsmann, Nikolaus (eds.). Concentration Camps in Nazi Germany: The New Histories. Routledge|orrialdeak=17-43|ISBN=978-1-135-26322-5|hizkuntza=En}}</ref>
[[Fitxategi:Selection on the ramp at Auschwitz-Birkenau, 1944 (Auschwitz Album) 1b.jpg|thumb|[[Holokaustoa|Holokausto]]<nowiki/>ko tren bat [[Auschwitz]]<nowiki/>eko kontzentrazio esparrura iristen.]]
1934ko maiatzean, [[Lichtenberg (Saxonia Erdikoa)|Lichtenburg]] esparrua SS-ek hartu zuten [[Prusia]]<nowiki/>ko burokraziatik, Heinrich Himmler-ek, orduan [[Gestapo]]<nowiki/>ko (polizia sekretua) buruzagiak, abian jarritako trantsizioari hasiera emanez. 1934ko ekainaren 30ean, SAren [[Labana Luzeen Gaua]]<nowiki/>ren purgaketaren ondoren, Theodor Eickek protagonismoa hartu zuen eta bere ekintzengatik sustatu egin zuten. Izan ere, SAk kudeatutako gainerako kanpamenduak SSek hartu zituen. 1934ko abenduan, Eicke Kontzentrazio-Esparruen Ikuskaritzako (IKL) lehen ikuskatzaile izendatu zuten; IKLk kudeatzen zituen esparruak soilik izendatu zituzten "kontzentrazio-esparruak". Eickek Himmlerren borondatearen arabera kudeatu zituen kontzentrazio-esparruen xehetasunak.<ref name=":2" />
 
Wachsmannek idatzi duenez, "1934 eta 1937 artean sortu zen nazien kontzentrazio-esparruen sistema". 1934. urtearen hasieran, oraindik preso kopurua jaisten ari zen eta kontzentrazio-esparruen etorkizuna ez zen nabaria. 1935aren erdialderako, bost esparru baino ez zeuden, 4.000 preso zituztenak, eta 13 langile IKLren bulego zentralean. Aldi berean, 100.000 pertsona espetxeratu zituzten Alemaniako espetxeetan, delitu politikoengatik horien laurdena. Himmlerrek ustez, 1933ko presoen askatasuna "Estatu [[Nazionalsozialismo|nazionalsozialista]]<nowiki/>k egin zezakeen akats politiko larrienetako bat" izan zen. [[Alemania nazia]] barne etsaiek arriskuan jartzen zutelakoan, «gizartearen azpiko elementu antolatuen» aurkako gerrarako deia egin zuen, komunistak, sozialistak, juduak, [[masoi]]<nowiki/>ak eta kriminalak barne. Himmlerrek Adolf Hitlerren babesa lortu zuen, eta 1936ko ekainaren 17an Alemaniako Poliziaren buruzagi izendatu zuten. Diktadore naziak kontzentrazio-esparru batean inoiz oinaztu ez bazuen ere, 1935eko gertakarietan funtsezko papera izan zuen, presoen hilketagatik epaitutako hainbat zaindari barkatuz, eta Himmlerren presoen askatasunaren aurkako posizioa babestuz.<ref name=":8">{{erreferentzia|abizena=Goeschel, Christian; Wachsmann, Nikolaus|urtea=2012|izenburua=The Nazi Concentration Camps, 1933-1939: A Documentary History|argitaletxea=University of Nebraska Press|ISBN=978-0-8032-2782-8|hizkuntza=En}}</ref>
 
1936ko erdialdetik martxan zeuden sei SS esparruetatik, bi bakarrik geratzen ziren ([[Dachau]] eta [[Lichtenberg (Saxonia Erdikoa)|Lichtenburg)]] 1938rako. Itxi ziren esparruen lekuan, Eickek esparru berriak ireki zituen [[Sachsenhausen]]<nowiki/>en (1936ko iraila) eta [[Buchenwald]]<nowiki/>en (1937ko uztailean). Hasierako esparruak ez bezala, ireki berritakoak horretarako eraiki ziren, Wachsmannen hitzetan "izuaren hiri txiki gisa planifikatuta". Kuartelekin, guardia-dorreekin eta alanbre arantzatsuekin diseinatu ziren. Dachau ere, ereduzko esparrua, guztiz berreraiki zuten 1937/1938an. Esparru berriak populaziotik eta zuzenbide estatutik isolatu ziren, SSei botere absolutua ezartzeko aukera emanez. Presoak, aurretik arropa zibilak janzten zituztenak, nazien kontzentrazio-esparruetako txapak zituzten uniformeak janztera behartu zituzten. Esparruetako zaindariak SS edo "heriotzaren buruak" ziren, zeregin horretarako bereziki kontratatutako gazteak. Presoen kopurua berriz ere gora egiten hasi zen, 1936ko azaroaren 1ean 4.761etik 1937ko amaierarako 7.750era igaroz.<ref>{{erreferentzia|abizena=Drobisch, Klaus; Wieland, Günther|urtea=1993|izenburua=System der NS-Konzentrationslager: 1933-1939 [The System of Nazi Concentration Camps, 1933–1939]|argitaletxea=Akademie Verlag|ISBN=doi:10.1515/9783050066332. 978-3-05-000823-3.|hizkuntza=En}}</ref>
[[Fitxategi:Bundesarchiv Bild 192-207, KZ Mauthausen, Häftlinge bei der Desinfektion.jpg|thumb|Atxilotu berriak desinfekzioaren zain [[Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparrua|Mauthausen]]<nowiki/>go kontzentrazio esparruko garaje-patioan.]]
 
=== Hedapen azkarra (1937–1939) ===
1938ko ekainaren amaieran, presoen populazioa hiru aldiz hedatuta zegoen azken sei hilabeteetan, 24.000 presora iritsita. "Ohiko kriminalak" edo "asozialak" zirenen atxiloketek bultzatu zuten igoera. Heinrich Himmler SSko buruaren arabera, kontzentrazio esparruetako preso "kriminalak" gizartetik isolatu behar ziren, delitu sexualak edo bortitzak egiten zituztelako. Izan ere, preso kriminal gehienak [[langile klase]]<nowiki/>ko gizonak ziren, eta lapurreta txikiak egiten zituzten beren familiei laguntzeko.<ref name=":6">{{erreferentzia|abizena=Orth, Karin|urtea=2009|izenburua="The Genesis and Structure of the National Socialist Concentration Camps". Early Camps, Youth Camps, and Concentration Camps and Subcamps under the SS-Business Administration Main Office (WVHA). Encyclopedia of Camps and Ghettos, 1933–1945.|argitaletxea=Megargee, Geoffrey P. (ed.) Indiana University Press|orrialdeak=183–196|ISBN=978-0-253-35328-3|hizkuntza=En}}</ref>
 
Kategoria asoziala “komunitate nazional mitikoan sartzen ez ziren” pertsonentzat zen, Wachsmannen hitzetan. Nazien erasoek, esaterako, 1938ko ekaineko “''Reich-en ekintza lotsatia''”n (''Aktion Arbeitsscheu Reich)'', 10.000 atxilotu zituzten, eta horien artean etxerik gabeko pertsonak, buruko gaixotasuna zutenak, eta langabeak. Aurretik naziek gizarte-kanpoko kanpoko pertsonak jomugan jarri bazituzten ere, preso berrien etorrerak preso politikoak gutxiengo izatera eraman zuen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Benz, Wolfgang; Distel, Barbara|izenburua=Die Organisation des Terrors [The Organization of Terror|argitaletxea=C. H. Beck|ISBN=978-3-406-52960-3|hizkuntza=De}}</ref>
 
Preso berriak hartzeko, hiru esparru berri ezarri ziren: [[Flossenbürg]] (1938ko maiatza) [[Txekoslovakia]]<nowiki/>ko mugatik gertu, [[Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparrua|Mauthausen]] (1938ko abuztua) [[Austria]]<nowiki/>ri atxikitako lurraldean, eta [[Ravensbrück]] (1939ko maiatza) emakumezko presoentzako espresuki eraikitako lehen esparrua. Atxiloketa masiboek faktore ekonomikoek eragin zituzten neurri batean. [[Depresio Handia]]<nowiki/>ren susperraldiak langabezia tasa jaitsi zuen, eta ondorioz, lan finkorik nahi ez zutenak atxilotuko zituzten, beste batzuk gehiago egiteko aukera izateko. Aldi berean, Himmler presoen lana ustiatzean ere zentratzen zen esparru sistemaren barruan. Bestalde, Hitlerren arkitektoak, [[Albert Speer]]-ek, nazien arkitektura monumentala sortzeko plan handiak zituen. “''Alemaniako Lur eta Harri Lanak''” (DEST) SSren konpainia Speeren agentziaren funtsekin sortu zen, eraikuntzako materialak ateratzeko presoen lana ustiatuz. Flossenbürg eta Mauthausen [[harrobi]]<nowiki/>en ondoan eraiki ziren, eta DEST enpresak [[Buchenwald]] eta [[Sachsenhausen]]<nowiki/>en [[adreilu]]<nowiki/>ak ekoizten ere jarri zituen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Knowles, Anne Kelly; Jaskot, Paul B.; Blackshear, Benjamin Perry; De Groot, Michael; Yule, Alexander|urtea=2014|izenburua="Mapping the SS Concentration Camps"|argitaletxea=In Steiner, Erik B. (ed.). Geographies of the Holocaust. Indiana University Press|ISBN=978-0-253-01211-1. JSTOR j.ctt16gzbvn.|hizkuntza=En}}</ref>
 
Preso politikoak ere kopuru handiagoan atxilotu zituzten, [[Jehovaren Lekukoak|Jehovaren Lekuko]]<nowiki/>ak eta etxera itzuli ziren emigratu alemaniarrak barne. 1938an eta 1939an [[txekiar]] eta [[austriar]] nazien aurkakoak ere, beren herrialdeak anexioanatu ostean, jomugan jarri ziren. [[Judu]]<nowiki/>ak ere gero eta gehiago harrapatu zituzten, [[Viena]]<nowiki/>ko 2.000 judu atxilotuz nazien anexioaren ostean. “''Beira Hautsien Gaua''”ren ostean, 26.000 judu kontzentrazio-esparruetara deportatu zituzten atxiloketa masiboen ondoren, presoen gehiengoa bilakatuz. Preso hauek aurrekaririk gabeko tratu txarrak jasan zituzten, baliozko gauzen lapurreta sistematikoa barne, "gabeziak, torturak, suizidioak eta hilketak" ehunka hildako eraginez. “''Beira Hautsien Gaua''”ren ondorengo lau hilabeteetan pertsona gehiago hil ziren [[Dachau]]<nowiki/>n, aurreko bost urteetan baino. Hala ere, garai hartan helburua ez zen juduen hilketa masiboa, haiek emigratzera bultzatzea baizik. Preso judu gehienak laster askatu zituzten.<ref>{{erreferentzia|abizena=Wünschmann, Kim|urtea=2015|izenburua=Before Auschwitz: Jewish Prisoners in the Prewar Concentration Camps|argitaletxea=Harvard University Press|ISBN=978-0-674-42558-3|hizkuntza=En}}</ref>
[[Fitxategi:Child survivors of Auschwitz.jpeg|thumb|Biki juduak bizirik mantendu ziren [[Josef Mengele]]<nowiki/>ren esperimentu medikoetan erabiltzeko. [[Auschwitz]]<nowiki/>eko haur hauek [[Armada Gorria]]<nowiki/>k askatu zituen 1945eko urtarrilean.]]
 
=== Bigarren Mundu Gerra ===
1939ko abuztuaren amaieran, [[Flossenbürg]], [[Sachsenhausen]] eta beste kontzentrazio esparru batzuetako presoak [[Polonia]]<nowiki/>ko mugara eraman zituzten, Poloniako Indar Armatuen uniformez jantzita, eta Hochlinden-en erasoaren partehartzaile bezala hil zituzten, Alemaniak Poloniaren inbasioa justifikatzeko egindako eraso faltsuetako bat. Gerra garaian, esparruak gero eta bortitzagoak eta hilgarriagoak bihurtu ziren nazien buruzagien planen ondorioz: biktima gehienak gerraren bigarren erdian hil ziren.<ref name=":2">{{erreferentzia|abizena=Wachsmann, Nikolaus|urtea=2009|izenburua="The dynamics of destruction: The development of the concentration camps, 1933–1945"|argitaletxea=Caplan, Jane; Wachsmann, Nikolaus (eds.). Concentration Camps in Nazi Germany: The New Histories. Routledge|orrialdeak=17-43|ISBN=978-1-135-26322-5|hizkuntza=En}}</ref>
 
Gerra hasi eta 1941eko amaiera bitartean bost esparru berri ireki ziren: Neuengamme (1940 hasieran), [[Hanburgo]]<nowiki/>tik kanpo; [[Auschwitz]] (1940ko ekaina), hasieran poloniar erresistentziako aktibisten kontzentrazio-esparru gisa funtzionatu zuena; Gross-Rosen (1941eko maiatza) [[Silesia]]<nowiki/>n; eta Natzweiler (1941eko maiatza) Frantziari atxikitako lurraldean. Esparru sateliteak ere ezarri ziren. Hedapen hori behartutako lanaren eskaerak eta geroago [[Sobietar batasuna|Sobietar Batasuna]]<nowiki/>ren inbasioak bultzatu zuten; esparru berriak harrobietatik (Natzweiler eta Gross-Rosen) edo adreilugintzatik (Neuengamme) gertu ezarri zituzten.<ref>{{erreferentzia|abizena=Suderland, Maja|urtea=2013|izenburua=Inside Concentration Camps: Social Life at the Extremes|argitaletxea=John Wiley & Sons|ISBN=978-0-7456-7955-6|hizkuntza=En}}</ref>
 
1941. urtearen hasieran, SSren goi agintariek jada lan egin, ezin zuten preso gaixo eta akituak nahita erailtzeko agindua emanez (batez ere arrazaren aldetik beheragokotzat jotzen zirenak), 14f13 Ekintza izeneko operazio batean. Esparruetako langileek eta bidaiatzen zuten "[[eutanasia]] medikuek" hautatzen zituzten biktimak, eta esparruetatik ateratzen zituzten eutanasia zentroetan erailtzeko. 1942ko udaberrirako, operazioa amaitu zenean, gutxienez 6.000 pertsona erail zituzten. Erlazionatutako operazio bat, 14f14 Ekintza, 1941eko abuztuan hasi zen eta kontzentrazio esparruetan gerrako preso sobietar hautatuak hil zituzten, normalean iritsi eta egun gutxiren buruan. 1942aren erdialderako, operazioa amaitu zenean, 38.000 preso sobietar erail zituzten. Auschwitzen, SSek [[Zyklon B]] gasa erabili zuten sobietar presoak hiltzeko, inprobisatutako gas ganberetan.
 
1944ko uztailetik 1945eko maiatzera arte, gehienbat sobietar edo AEBetako indarrek kontzentrazio esparruak pixkanaka hartu, eta gainerako presoak askatu zituzten.<ref>{{erreferentzia|abizena=Orth, Karin|urtea=1999|izenburua=Das System Der Nationalsozialistischen Konzentrationslager: Eine Politische Organisationsgeschichte [The National Socialist Concentration Camp System: A Political Organizational History]|argitaletxea=Hamburger Edition|ISBN=978-3-930908-52-3|hizkuntza=De}}</ref>
 
== Antolaketa ==
33 ⟶ 54 lerroa:
 
== Atxilotuak ==
Bigarren Mundu Gerraren aurretik, kontzentrazio esparruetako atxilotu gehienak alemanak ziren. Alemania naziaren hedapenaren ondoren, Wehrmacht-ek okupatutako herrialdeetako pertsonak jomugan zeuden, eta kontzentrazio esparruetan atxilotuak izan ziren, bereziki Bohemiako[[Bohemia]]<nowiki/>ko eta Moraviako Protektoratuaren[[Protektoratu]]<nowiki/>ko txekiarrak, Espainiako gerra zibileko beterano errepublikarrak eta poloniarrak. [[Mendebaldeko EuropanEuropa]]<nowiki/>n, atxiloketa nagusiak erresistentzia borrokalarien eta sabotatzaileen artean eman ziren, baina [[Ekialdeko EuropakoEuropa]]<nowiki/>ko atxiloketenatxilotuen artean, nazien populazio politika ezartzeko asmoaren aurkakoak zeuden alde batetik, eta kontratuak onartzera behartutako langileak bestetik. Honek ekialdeko europarrak nagusitzea ekarri zuen, poloniarrak bereziki, esparru batzuetako biztanleriaren gehiengoa osatzera iritsiz. Gerra amaitzean, esparruetako biztanleriaren ehuneko 5 eta 10 baino ez ziren Alemaniako edo Austriako "Reich-eko alemaniarrak". 1941aren amaieran, gerrako preso sobietar asko kontzentrazio-esparruetako eranskin berezietara eraman zituzten. Lan-erreserba bezala pentsatuta, eta nahitako [[gosete]] masiboaren menpe hil ziren asko.<ref name=":3">{{erreferentzia|abizena=Buggeln, Marc|urtea=2014|izenburua=Slave Labor in Nazi Concentration Camps|argitaletxea=Oxford University Press|ISBN=978-0-19-870797-4|hizkuntza=En}}</ref>
 
[[Holokaustoa]]<nowiki/>n jazarri eta hil zituzten judu gehienak ez ziren inoiz kontzentrazio-esparruetan preso egon, juduen [[ghetto]]<nowiki/>etan edo behartutako lan-esparruetan atxilotu zituztelako. Hala ere, sisteman sartu zirenek jazarpen zehatza jasan zuten (askotan hilgarria). Judu kopuru esanguratsuak 1938ko azaroan espetxeratu zituzten “''Beira Hautsien Gaua''” (''Kristallnacht'') zela eta, ondoren preso bezala gehiegi ordezkatuak izan ziren. Gerra hasi eta gero, ''Kristallnacht''-aren ostean askatu zituzten judu batzuk berriro atxilotu zituzten, emigratzea lortu ez bazuten.
 
Juduak, preso eslaviarrak eta espainiar errepublikanoak tratu bereziki gogorrak jaso zituzten, eta horrek heriotza-tasa handia eragin zuen gerraren lehen erdian. Aitzitik, Reich-eko alemaniarrek tratu onuragarria izan zuten beste nazionalitateekin alderatuta. Presoen gutxiengo batek gainontzekoek baino tratu nabarmen hobea lortu zuten, preso “funtzionarioak” (gehienak alemaniarrak) edo langile trebeak zirelako. Preso funtzionarioek SSren nahierara zerbitzatzen zuten, eta zorroztasun nahikorik ezagatik kaleratuak izan zitezkeen. Ondorioz, Wolfgang Sofsky soziologoak azpimarratzen du "SSen papera bereganatu zutela, SSen erasoa saihesteko", eta beste preso batzuek beren basakeriagatik gogoratu zituzten.<ref name=":8">{{erreferentzia|abizena=Goeschel, Christian; Wachsmann, Nikolaus|urtea=2012|izenburua=The Nazi Concentration Camps, 1933-1939: A Documentary History|argitaletxea=University of Nebraska Press|ISBN=978-0-8032-2782-8|hizkuntza=En}}</ref>
 
== Behartutako lana ==
1942tik aurrera, lantegien ondoan azpi-esparru txiki asko ezarri ziren, behartutako lana eskaintzeko. [[IG Farben]]-ek kautxu sintetikoko lantegia ezarri zuen 1942an Monowitz kontzentrazio esparru ondoan ([[Auschwitz]] III); beste esparru batzuk hegazkin fabriken inguruan zabaldu ziren, edo ikatz meategien zein misil propultsatuen lantegien ondoan. Baldintzak basatiak ziren, eta presoak sarritan gas-ganberetara bidaltzen zituzten edo lekuan bertan hiltzen zituzten, behar bezain azkar lan egiten ez bazuten.<ref name=":3">{{erreferentzia|abizena=BuggelnAllen, MarcMichael Thad|urtea=20142002|izenburua=The Business of Genocide: The SS, Slave Labor, inand Nazithe Concentration Camps|argitaletxea=Oxford University of North Carolina Press|ISBN=978-0-198078-8707972677-45|hizkuntza=En}}</ref>
[[Fitxategi:Forced labor at Wiener Graben quarry 1942.jpg|thumb|[[Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparrua|Mauthausen]]<nowiki/>eko presoak behartutako lanean Wiener Grabeneko harrobian, 1942an.]]
 
== Pertzepzio publikoa ==
Alemaniako herritarrak nazien totalitarismoa izututa zeudelako betetzen zutelako mito bat dago. Horren ordez, Robert Gellately-k dioenez, "alemaniarrak, oro har, harro eta pozik agertu ziren Hitler eta ingurukoekin, beraien ereduan sartzen ez ziren pertsona mota batzuk baztertzen ari zirelako, edo 'kanpotar', 'asozial', 'alferrikakoak' “jale alferrak” edo “gaizkileak” zirelako.<ref>{{erreferentzia|abizena=Gellately, Robert|urtea=2002|izenburua=Backing Hitler: Consent and Coercion in Nazi Germany|argitaletxea=Oxford University Press|ISBN=978-0-19-160452-2|hizkuntza=En}}</ref> Karola Fingsek idatzi zuen SS eraikuntzako brigaden eskaerak Alemaniako hiri bonbardatuetan lan egiteko, kontzentrazio esparruetako presoekin betetzen zituztela, eta horrek "kontzentrazio esparruen onarpen orokorra adierazten zuela".<ref name=":5">{{erreferentzia|abizena=Fings, Karola|urtea=2008|izenburua="Slaves for the 'Home Front': War Society and Concentration Camps". German Wartime Society 1939-1945: Politicization, Disintegration, and the Struggle for Survival. Germany and the Second World War. IX/I|argitaletxea=Clarendon Press|orrialdeak=207–286|ISBN=978-0-19-160860-5|hizkuntza=En}}</ref>
 
== Estatistikak ==
46 ⟶ 71 lerroa:
 
Kontzentrazio esparruetan 1,65 milioi atxilotu inguru zeuden erregistratuta, eta horietatik, Wagnerren arabera, ia milioi bat hil ziren espetxeratze garaian. Adam Tooze historialariak bizirik atera zirenen kopurua 475.000 baino gutxiago izan zirela zenbatu ditu, eta erregistratutako presoetatik gutxienez 1,1 milioi hil zirela uste du. Haren kalkuluen arabera, eraildako atxilotuetatik gutxienez 800.000 ez ziren juduak. Hildako preso erregistratuez gain, milioi bat judu [[Glaseatu|gaseatu]] zituzten [[Auschwitz]]<nowiki/>eko kontzentrazio esparrura iristean; biktima horiek barne, hildakoen kopurua 1,8tik bi milioi baino gehiagokoa dela kalkulatzen da.<ref>{{erreferentzia|abizena=Goeschel, Christian; Wachsmann, Nikolaus|urtea=2010|izenburua="Before Auschwitz: The Formation of the Nazi Concentration Camps, 1933-9"|argitaletxea=Journal of Contemporary History. 45 (3)|orrialdeak=515–534|ISBN=doi:10.1177/0022009410366554. S2CID 159866830.|hizkuntza=En}}</ref>
[[Fitxategi:Buchenwald Memorial.JPG|thumb|[[Buchenwald]]<nowiki/>eko memoriala.]]Hildako gehienak Bigarren Mundu Gerraren bigarren erdian gertatu ziren, gutxienez 1945eko urtarrilean erregistratuta zeuden 700.000 presoen herena barne. Termino proportzionalean, heriotza-tasa altuena 1942an izan zen, eta 1943an jaitsi egin zen berriro igo aurretik gerraren azken urtean. Hala ere, presoen kopuruak gora egin zuenez, termino absolutuetan hildakoen kopuruak gora egiten jarraitu zuen.
[[Fitxategi:Buchenwald Memorial.JPG|thumb|[[Buchenwald]]<nowiki/>eko memoriala.]]
 
Kulmhof, Belzec, Sobibor eta Treblinka bezalako hilketa esparruak ez ziren kontzentrazio esparruen sistemaren parte, eta operatiboki bereizita zeuden. Esparru horiek preso populazio txikia besterik ez zuten mantentzen.
 
== Heriotzaren martxak eta askapena ==
Esparruetako ebakuazio garrantzitsuak 1944 erdialdean gertatu ziren [[Baltikoa|Baltiko]]<nowiki/>tik eta [[Polonia]] ekialdetik, 1945eko urtarrilean Polonia mendebaldetik eta [[Silesia]]<nowiki/>tik, eta 1945eko martxoan Alemaniako kontzentrazio esparruetatik. Preso juduak zein juduak ez zirenak kopuru handi batean hil ziren, heriotza martxa horien eraginez.<ref>{{erreferentzia|abizena=Blatman, Daniel|urtea=2010|izenburua=The Death Marches: The Final Phase of Nazi Genocide|argitaletxea=Harvard University Press|ISBN=978-0-674-05919-1|hizkuntza=En}}</ref>
 
Esparruak Potentzia Aliatuek askatu zituzten 1944 eta 1945 artean. Lehen esparru nagusia, Majdanek, aurrera zihoan Armada Gorria Sobietarrak aurkitu zuen 1944ko uztailaren 23an. Auschwitz 322. Sobietar Fusil Dibisioak askatu zuen 1945eko urtarrilaren 27an; Buchenwald AEBetako Armadak apirilaren 11n; Bergen-Belsen Britainiar Armadak apirilaren 15ean; Dachau amerikarrek apirilaren 29an; Ravensbrück sobietarrek egun berean; eta Mauthausen estatubatuarrek maiatzaren 5ean.
[[Fitxategi:Überlebende KZ Mühldorf.jpg|thumb|[[Mühledorf (Berna)|Mühldorf]]<nowiki/>eko kontzentrazio-esparrutik bizirik atera ziren 1945ean askapenean. Mühldorfek behartutako langileak hornitu zituen Weingut I proiekturako.]]
Sobietarrek aurkitutako kanpamendu gehienetan, ia preso guztiak kenduta zeuden jada, milaka gutxi batzuk bizirik utziz,- 7.000 preso aurkitu zituzten Auschwitzen, medikuek esperimentatu zituzten 180 ume barne. Bestalde, 60.000 preso inguru aurkitu zituzten Bergen-Belsen Britainia Handiko 11. Dibisio Blindatuak, eta 13.000 gorpu lurperatu gabe zeuden esparruaren inguruan. Eta beste 13.000 preso, ahulegi sendatzeko, esparrua askatu ostean hil ziren. Britainiarrek gainerako SS guardiak gorpuak biltzera eta hobi komunetan jartzera behartu zituzten. Esparrutik presoak eta SSko langileak atera ondoren, britainiarrek erre egin zuten tifusaren hedapena saihesteko.
 
Askapenaren ostean preso asko hil ziren, euren egoera fisiko txarragatik.<ref>{{erreferentzia|abizena=Stone, Dan|urtea=2015|izenburua=The Liberation of the Camps: The End of the Holocaust and Its Aftermath|argitaletxea=Yale University Press|ISBN=978-0-300-21603-5|hizkuntza=En}}</ref>
 
== Ondorioak ==
Askatu zutenetik, nazien kontzentrazio esparruen sistema, indarkeria eta izua sinbolizatzera iritsi da mundu modernoan. ''Wiedergutmachung-eko'' (''“berriro ongi egiten''”) Mendebaldeko Alemaniako politikaren arabera, kontzentrazio esparruetatik bizirik atera ziren batzuk espetxeratzeagatik [[Kalte-ordain|kalte ordain]]<nowiki/>a jaso zuten. Bestalde, gerra ostean arduradun gutxi batzuk epaitu egin zituzten.<ref name=":7">{{erreferentzia|abizena=Buggeln, Marc|urtea=2015|izenburua="Forced Labour in Nazi Concentration Camps"|argitaletxea=De Vito, Christian Giuseppe; Lichtenstein, Alex (eds.). Global Convict Labour. BRILL|orrialdeak=333–360|ISBN=doi:10.1163/9789004285026_014. 978-90-04-28501-9|hizkuntza=En}}</ref>
 
Bizirik atera ziren askok beren bizipenen testigantza eman zuten, edo gerraostean memoriak idatzi zituzten. Kontaketa horietako batzuk nazioartean famatuak bihurtu dira, hala nola, 1947ko [[Primo Levi]]<nowiki/>ren “''Hau gizona bada''” (''If This is a Man)'' liburua.<ref>{{erreferentzia|abizena=Marcuse, Harold|urtea=2009|izenburua="The afterlife of the camps". In Caplan, Jane; Wachsmann, Nikolaus (eds.). Concentration Camps in Nazi Germany: The New Histories|argitaletxea=Routledge|orrialdeak=186–211|ISBN=978-1-135-26322-5|hizkuntza=En}}</ref>
 
Kontzentrazio esparruak idatzi historikoen gai izan dira Eugen Kogon-en 1946an Der SS-Staat ("SS Estatua") ikerketatik aurrera. Hala ere, ikerketa garrantzitsuenak ez ziren hasi 1980ko hamarkadara arte. Bekak preso taldeen patua, esparru sistemaren antolaketa, eta behartutako lana bezalako alderdiak izan dituzte arreta. Caplan eta Wachsmannen ustez, "historiako atxiloketa eta edozein izu-gune baino, liburu gehiago argitaratu dira nazien esparruei buruz".<ref>{{erreferentzia|abizena=Tooze, Adam|urtea=2006|izenburua=The Wages of Destruction: The Making and Breaking of the Nazi Economy|argitaletxea=Allen Lane|ISBN=978-0-7139-9566-4|hizkuntza=En}}</ref>
 
Dan Stonek dio nazien kontzentrazio-esparruen sistemak beste erregimen batzuen antzeko ankerkeriak inspiratu zituela, besteak beste, Argentinako junta militarrak Gerra Zikinean, Txileko Pinocheten erregimenak eta Errumaniako Herri Errepublikan Pitești espetxean.
 
== Erreferentziak ==
<references />
 
== Ikus, gainera ==
 
== Kanpo estekak ==