Foruak Eraldatzeko Legea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
36. lerroa:
==== Bi jarrera Espainiako Gobernuaren aurrean ====
Karlistaldia amaitzean, Nafarroan bi posizio nagusi agertu ziren: Madrilgo armada garailearen agintariekin negoziatzearen aldekoak ("paktista") eta kontrakoak. [[José Yanguas]] lehendabizikoetan zegoen, adieraziz Nafarroako foruak zaharkituta zeudela, eta [[Espainiako 1837ko Konstituzioa|1837ko Espainiako Konstituzioa]] Nafarroarentzat balioetsiz. Nafarroa Garaiko probintziako aldundiaren idazkaria zen, Erriberako noblezia lur-jabearen hurbilekoa. Yanguasek ''[[Antiguedades del Reino de Navarra]]'' lan historiografiko mardula argitaratu zuen ia aldi berean ([[1840]]), Nafarroako legedia zaharkituta zegoela argudiatuz. [[Angel Sagaseta de Ilurdotz]] erresumako kontsultore eta sindiko kargugabetu eta erbesteratuak, berriz, ''[[Fueros fundamentales del Reino de Navarra]]'' ondu zuen, Iruñean 1840an argitaratua, nafar jurisdikzio subiranoaren eta independentziaren alegatua.<ref name=":5" />
 
 
Nafarroako probintziako diputazio berriak beste euskal lurraldeetako diputazio nagusiez aparte jokatu zuen gerra amaieran. 1840ko [[Otsailaren 8|otsailaren 8an]], Araba, Bizkai eta Gipuzkoan diputazio nagusiak eta batzar nagusiak eratu ziren, ez probintziako diputazioak, eta egun horretan bertan adostu zuten ez onartzea foruei eraldaketarik egitea.<ref name=":6" /> 1840ko martxoan, Nafarroako Erresumako Diputazioa ez zen existitzen, eta Nafarroa Garaian Espainiako Gobernuak ezarritako probintziako diputazioa aukeratu zen hauteskundeetan;<ref name=":0" /> zazpi kidek osatu zuten, lehenago Erresumako Diputazioan bezala.<ref name=":6" /> Honako pertsonek osatuko zuten diputazio hori: Lorenzo Mutiloa (Lizarra), Jose Maria Perez (Lizarra), Justo Galartza (Iruñea), Fermin Gamio (Iruñea), Bonifacio Gartzes (Erriberri), Serapio Agirre (Zangoza) eta Tomas Arteta (Tutera).<ref name=":0" /> Diputazioa, bada, oso lerratua zen Espainiako Gobernuarekin elkar ulertzera, eta gobernu horrek atseginez hartu zuen haren osaera.<ref name=":6" /> {{wikisource|1839ko urriaren 25eko Espainiako Erresumako Legea, Baskongaden eta Nafarroaren foruak berresten dituena|Foruak Berresteko Legea}}
51 ⟶ 49 lerroa:
# Aduanak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean eta mugan ezarriko dira.
 
Espainiako Gobernuaren jakinarazpen hori jaso ondoren, Nafarroako lau batzordekideek [[José Yanguas|Jose Yanguasek]] ondutako egitasmoa eraman zuten plana eztabaidatzeko oinarritzat, idazkari horrek 1840ko apirilerako prestatzen amaitua.<ref name=":6" /> Maiatzean, nafar batzordea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazio nagusietako ordezkariekin bildu zen eta, haiek ez bezala, Nafarroa Garaiko batzorde horrek erabaki zuen gobernuarekin elkarrizketan jarraitzea. Probintziako aldundiaren nafar mandatariak Madrilen izan ziren sei hilabetez, 1840ko abendu arte.<ref name=":0" /> Abendurako, Madrilgo nafar mandatariek adierazi zioten diputazioari elkarrizketak ia amaituta zeudela, eta Espainiako Gobernuak ontzat eman zuela zerga ekarpen bakarra egitea. Probintziako diputazioak ontzat jo zuen, osoki, mandatarien kudeaketa eta erabakitako edukien oinarriak, Espainiaren ("Nazioa") zein Nafarroaren interesentzat onuragarriak zirelakoan.<ref name=":6" /><ref name="Irujo (2012), 375-430. or." />
 
==== Estatus politiko-administratibo berria zehazten ====