Giovanni Segantini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
[[Artzaintza|Artzain]] jaio eta hazi zen [[Alpeak|Alpe]] mendietan, eta txikitatik maisutasun handia erakutsi zuen marrazki eta margolanetarako. Hartaz ohartuta, [[Milan]]go Arte Akademiara bidali zuten sorterriko agintariek. [[Natura|Izadia]] izan zuen gai nagusia; Alpe mendien inguruan bizi izan zen beti (Italia aldeko [[Brianza]]n, 1882-1886; Suitzako [[EngadinaEngadin]]nan, 1886tik aurrera), eta izadiari loturiko [[panteismo]]-mota bat landu zuen bere bizitzan. [[Puntillismo]]aren antzeko teknika berezi bat (kolore argiko pintzelkada laburrak) erabili zuen Alpe aldeko ikuspegiak lantzerakoan. Literatura sinbolistari atxikiriko elementuak ere (mitologia-gaiak) margotu zituen, baina hondoan Alpeetako ikuspegiak zituztela.
 
Haren lanetako batzuk: ''Ave Maria a trasbordo'' (1886), ''Mezzogiorno sulle Alpi'' (1891), ''La raccolta del fieno'' (1889-1898).