«Gizarte bazterketa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
tNo edit summary
 
'''Gizarte-bazterketa''', '''marjinazio''', '''esklusio''' edo '''bazterkeria''' pertsonek [[gizarte-ongizate]] eta [[bizi-kalitate]]a eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa da, [[gizarte]]aren [[sistema]]n modu egokian ez [[gizarte-integrazio|integratzeagatik]]. Oztopo hauek modu zuzenean [[diskriminazio]] edo bazterkeriaz gerta daiteke, baina baita ere pertsona horiek gizartean integratzeko beharreko mekanismoak behar bezala funtzionatzen ez dutelako. Bazterketa dakarten egoerak anitz dira, hala nola [[pobrezia]], [[familia]]ren haustura, [[immigrazio]]a, [[drogazaletasun]]a eta [[delinkuentzia]]. Egoera horiek gizartearekiko loturak hautsi eta isolamendua dakar, bazterketa-egoeraren gainditzea eragotziz; aldi berean, gizartea zatitu egiten du, gizartearen eremutik kanpo geratzen diren kolektiboak sortuz. Egungo ekonomia-eredu nagusiek (kapitalismoak eta liberalismo ekonomikoak bultzatzen duten lan-prekarietateaz, esaterako) eta, elkartasun-loturak ezabaturik, gizartearen zatiketak eta [[gizarte-kohesio|kohesio]]-ezak gizarte-bazterketaren kausa estrukturaltzat ere jotzen dira. [[Administrazio publiko]]ek bazterketa egoerak gainditzeko [[politika]]k eraman ohi dituzte aurrera, [[gizarte ongizate]] izeneko alorren baitan.
 
1980. hamarraldian zabaldu zen marjinazio hitza soziologiaren literaturan. Kontzeptu honek duen ideia nagusiaren arabera, gizabanako edo talde bati gizarte eskubideak ukatzen zaizkio eta komunitatetik kanpo uzten da.
 
Bazterketa soziala, diskriminazioa zein bazterketaren bidez gerta daiteke, baina, baliteke herritar horiek gizartean integratzeko behar diren mekanismoen falta izatea. Giza bazterketa ez da bat batean pairatzen den zerbait, hau da, prozesu baten bidez gertatzen da.  Hainbat dira bazterketa eragiten duten faktoreak; pobrezia, familiaren haustura, immigrazioa, drogazaletasuna eta delinkuentzia. Zoritxarrez, bazterketa sozialak, gizartea bitan zatitzen du; alde batetik gizartean gizarteratuta daudenak eta bestetik gizartetik at daudenak, ghetoakghettoak sortuz.  
 
Silver (1994) adituaren esanetan, bazterketa sozialaren kontzeptua ekintza batera erreferentzia egiten dio, hau da, kategoria espezifiko pertsona batzuen parte hartzea ezeztatzea. Hauek dira, Silverrek azaltzen dituen bazterketa mota:
Gizartean ez parte-hartzeak (ekonomiko, kultural, sozial) bazterketa kontsideratzen da. Burnel Report (1989) adituaren esanetan, bazterketa, herritar batek giza eskubideen eza duenean, pertsona lagundua ez izateko arriskuan dagoena da. Hau da, giza eskubideak ez dituenez, baztertua izango da estigmatizazioa pairatuz. Honek ez du txirotasunaz hitz egiten, baizik eta, pertsona baztertuaren gizarteratzearen urritasunaz, hala nola, lanpostua izateko aukera. Laburbilduz, bazterketa soziala, arazoen bilketa da.
 
Nabarmentzekoa da, giza bazterketa prozesu bat dela, ez kondizio bat, beraz, bazterketaren mugak aldakorrak dira. Honek zera esan nahi du, talde batean baztertuta dagoena denborarekin gizarteratuta egon ahal dela, betiere, hezkuntza, demografíademografia, giza aurreiritziak kontuan izanda.
 
== Motak ==
197.732

edits