Josu Urrutikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
39. lerroa:
Estatuaren abokatu nagusiak ukatu egin zuen prozeduran oker bat egon dela, epaiketa berriro egiteko eskatu zenetik bi hilabete daudela argudiatuta —ez zuen behin-behineko espetxealdiaren helegitea aipatu—. Urrutikoetxeak 1970eko hamarkadatik ETAn leku garrantzitsua izan zuela nabarmendu zuen estatuaren abokatuak, eta «talde terroristak» eragindako kaltea zerrendatu: «800 hildako, mila zauritu». Espainiako Estatuarekin izandako elkarrizketak ere aipatu zituen, baina, haren arabera, ETAren arma guztiak ez dira itzuli.
 
«Urrutikoetxea ez da sekula zigortua edo inplikatua izan hilketa batean. Ez dakit zertaz ari zareten. ETA erakunde beraz ari ote gara?», erantzun zion, haserre, Laure Heinich defentsa abokatuak. «Lehen aldia da entzuten dudala arma guztiak ez direla itzuliak izan. Denak itzuliak izan dira, eta erakundea desegin da». 2021eko maiatzaren 19an, denbora luzearen ondoren Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu zuen Urrutikoetxea ez zela ETA (pm)-ko kide izan eta ez zuela zerikusirik izan Luis Hergueta Michelingo zuzendarietako baten kontrako atentatuarekin; hargatik, aurreko batean, Pariseko Deialdi Auzitegiak onartu egin zuen lehen auzialdian Espainiara estraditatzea, kargu horretan oinarrituz.<ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=Madrid y París se retratan con Urrutikoetxea: le imputaron una acción de otra organización|hizkuntza=es|data=2021-05-19|url=https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210519/madrid-y-paris-se-retratan-con-urrutikoetxea-le-imputaron-una-accion-de-otra-organizacion|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2021-05-19}}</ref> Urte bereko ekainean, Urrutikoetxea 2011 eta 2013 artean «helburu terroristak» dituen gaizkile elkarteko kide izatea leporatuta epaitu ondoren, Parisko Zigor Auzitegiko epaileak irailean ebatzi zuen ETA zeneko kide ohia errugabea dela. Defentsako abokatuen argudioak bere egin zituen, eta ebatzi zuen «bakea lortzeko helburuarekin negoziatzea» ezin dela delitu kontsideratu.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ekhi Erremundegi Beloki (berriemaile berezia|abizena=Parisen)|izenburua=Urrutikoetxea: «Ez dut ulertzen nola erran dezakegun bake prozesu batean gaudela»|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/203086/urrutikoetxea-ez-dut-ulertzen-nola-erran-dezakegun-bake-prozesu-batean-gaudela.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-09-13}}</ref>
 
== Louis Joinet, berme gisa ==