Euskara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
171. lerroa:
 
==== Legediaren gauzapen problematikoa ====
Egungo lege antolamenduak, EAEko kasu onenean ere, ez du bermatzen administrazioko askotariko maila eta erakundeekin euskaraz komunikatu ahal izatea. Ofizialtasun erreal baten faltak askotariko kontraesanak eragin ditu espazio publikoan euskara erabiltzearen praktikan. 2020ko otsailean plazaratu zenez, euskara % 0,6tan zen lanpostuetarako betekizuna Nafarroa Garaiko administrazioan hezkuntza arloaz kanpora; aldiz, gutxienez biztanleriaren % 13 zen elebiduna.<ref>{{Erreferentzia|izena=Diario de|abizena=Noticias|izenburua=El euskera sólo es requisito en el 0,6% de los puestos de funcionarios no docentes|hizkuntza=es|url=https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/sociedad/2016/02/24/euskera-requisito-0-puestos-funcionarios/564525.html|aldizkaria=www.noticiasdenavarra.com|sartze-data=2021-09-03}}</ref> Justiziak, hala egoitza bertan duenak nola estatu osoan hedatuak, postu edo/eta kontratu publiko batzuetan euskararen ezagutza mugatzearen alde ebatzi du. 2021eko maiatzaren 10ean, [[Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia]]k baliogabetu egin zuen Irungo udaltzain postu baterako euskararen ezagutza eskatzea, euskal eragile batzuen haserrea eta [[Euskararen Behatokia|Behatokiaren]] zein [[Euskalgintzaren Kontseilua|Kontseiluaren]] kritika piztuz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jone Bastida|abizena=Alzuru|izenburua=Haserrea piztu du Irunen euskara eskakizuna baliogabetu duen epaiak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1873/005/001/2021-05-13/haserrea-piztu-du-irunen-euskara-eskakizuna-baliogabetu-duen-epaiak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-13}}</ref> Uda horretan, Auzitegi horrek berriz jo zuen EAEko udal administrazioan euskaraz funtzionatzearen kontra, uztailean Espainiako Konstituzioaren kontrakoa izan daitekeela adieraziz eta irailean legez kanpokotzat joaz.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los jueces vascos creen que la normativa del euskera en los ayuntamientos puede vulnerar la Constitución|hizkuntza=es|data=2021-07-11|url=https://www.elmundo.es/pais-vasco/2021/07/12/60eb2d21e4d4d81a078b4619.html|aldizkaria=ELMUNDO|sartze-data=2021-09-13}}</ref>
 
Ia aldi berean, 2021eko maiatzaren 13an, 165 familia euskarazko eredurik gabe geratu ziren beren haurrentzat 2021-2022 urtetik aurrera Iruñean eta, HE Haur Eskoletako Gurasoak taldeak adierazi ere egin zuen ordurako familia kopuru batek gaztelaniara jotzen zuela "etsipenak jota".<ref>{{Erreferentzia|izena=Ion|abizena=Orzaiz|izenburua=165 familia «euskarazko eredurik gabe» utzi dituzte Iruñeko haur eskoletan|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/197702/165-familia-laquoeuskarazko-eredurik-gaberaquo-utzi-dituzte-iruntildeeko-haur-eskoletan.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-14}}</ref> Iruñean 2019ko urriaren 1ean, Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen euskara meritu bat izatea lanpostu baterako Nafarroa Garaiko eremu mistoan eta ez-euskaldunean, baita Nafarroako administrazio orokorrean ere lehiaketa-oposizioz egiten denean.<ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=El TSJN anula la valoración del euskara como mérito en las zonas mixta y no vascófona|hizkuntza=es|data=2019-10-01|url=https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20191001/el-tsjn-anula-la-valoracion-del-euskera-como-merito-para-cualquier-puesto-en-las-zonas-mixta-y-no-vascofona|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2021-05-14}}</ref>