Georges Laplace: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
10. lerroa:
Uriageko elitezko koadro eskola militarrean sartu zen; baina hau ere Vichyko errejimenaren kontra ari zenez, 1942an itxi zuten. Eskolako arduradunak Erresistentzian sartu ziren, eta baita Laplace ere; eskaut denboran eginiko kontaktuak oso baliagarriak egin zitzaizkion. 1943an ''équipe volante'' direlakoak sortu ziren, makiei trebakuntza militarra eta babesa emateko; Laplace formatzaileetako bat izan zen. Hortaz gain, ''corps francs''-en buruzagia zen, frankotiratzaileen eta frantziar partisanoen kargu. 1945era arte Erresistentziarekin lotutako misioetan aritu zen, ''Lemoine'' eta ''Pèlerin'' ezizenekin. Frantziaren askapena eta Alemaniarekiko gerra amaitzean, Armada erregularrean sartu zen teniente modura (Ehiztari Alpinoen 25. dibisioa), 1947an lizentziatu arte. Orduan erreserbara pasatu zen, eta honi esker ikasketekin jarraitzeko erraztasunak lortu zituen (azterketa bereziak adibidez).<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Oier Gorosabel|abizena=Larrañaga|izenburua=Georges Laplace: espeleologia hastapenak eta ibilbide arkeologiko errimea|url=https://www.academia.edu/44646572/Georges_Laplace_espeleologia_hastapenak_eta_ibilbide_arkeologiko_errimea|aldizkaria=www.adesespeleo.com|sartze-data=2021-07-30}}</ref>
 
== Hastapenak arkeologianeta metodo kartesiarra ==
Arkeologia kanpo-lanen lehen aipua 1947ko irailekoa da: Mont-Maurineko harrobiko indusketetan parte hartu zuen, Louis Méroc-en zuzendaritzapean. Azken hau, ogibidez abokatua, Laplaceren irakaslea zen Tolosako Unibertsitatean, eta hiri horretako "Société Meridionale de Spéléologie et de Préhistoire" (SMSP) elkartearen sortzaileetako bat. Hile berean, Laplacek Olha II izeneko aterpean (Kanbo) aztarnategia aurkitu zuen, Olha I aztarnategi famatuaren gain aldean (1913-1919 artean Emmanuel Passemardek ikertutakoa).
 
1947ko urrian Laplace Ossau bailaran prospekzioan aritu zen Jose Miguel Barandiaranekin; Gorostiarriko mairubaratza elkarrekin industu zuten. Aurrerantzean harremana mantenduko zuten, haien ideologia desberdinak oztopo ez zirelarik; hain zuzen ere, biak SMSP elkartearen "Pyrénées Occidentales" saileko (SMSPPO) kideak izan ziren.
 
1948an, erreserbako teniente bezala, Laplace 18. Paraxutista Batailoiaren ''éclaireur'' sailaren komandante izendatua izan zen; honi esker, bere agindupeko soldaduekin Ossau bailaran prospekzio arkeologiko intentsiboan aritu zen. Urte honetan, indusketetan aztarnak geografikoki kokatzeko koordenada kartesiarren metodoa garatzen hasi zen, Méroc irakasleak 1930ko hamarkadan hasitako sistemaren gainean. Hain zuzen ere, kuadrikulak lehenago ere erabiliak izan ziren (aintzindarietako bat JM Barandiaran bera izan zelarik) baina intuitiboki, ez sistematikoki. Laplacek 1948ko ekainean erabili zuen sistema hau estrainekotz, Tute de Carrelore kobazuloan (Lurbe); aztarnategi horren informazioarekin bere lehen idazlana argitaratuko zuen.<ref>LAPLACE-JAURETCHE. Georges. 1949. "Gisement Azilien de la Tute de Carrelore, à Lurbe (B-P). Découvertes et Outillages". Société Méridionale de spéléologie et de Préhistoire, p:227-236.</ref> 1949an, baita ere, Olhako aterpeko (Kanbo) lanak hasi zituen; urte horretan zundaketak (Muster Aroko tresna eta hezurrak aurkituz), eta indusketak 1953tik 1961 arte.
 
== Espezializazioa ==
1950eko udaberrian, Etxeberriko karbe ezagunean (Gamere-Zihiga) Bouillon, Capdevielle, Dupuis eta Rekalt ikertzaile zuberotarrek eremu ezagunaren azpian galeria berriak aurkitu zituzten. Hurrengo egunetan galeria berri hauek ikustera etorri ziren Maule, Oloroe eta Paubeko espeleologoak (tartean Pierre Boucher mauletarra, eta Laplace bera); esplorazio lan honetan aurkitu zuten bertako labar-artea.<ref name=":0" />
 
Ikusten denez, Laplaceren hastapenak espeleologia taldeen baitan izan ziren; gero espezializatu bazen ere, harpe-ikerzaleekiko harremana mantendu zuen, hala nola 1952an, Lepineux leizean, Marcel Loubens erreskatatzeko lanetara bildu zenean: -80 metrotako sakoneran ohatilaren kablea libratzeko lanetan aritu zen Pierre Boucher eta Michel Bouillonekin batera, eta Haroun Tazieff zintzilik zela gindaxa hondatu zenean, kablea eskuz altxatzen.<ref name=":0" />
 
== Tipologia Analitiko eta Estrukturala ==
Laplaceren ikerketa eremu nagusia paleolitoko aztarnategiak izan ziren. Lan hauetan zehar ezarri zituen etorkizunean berebiziko garrantzia hartuko zuen analisi metodoaren oinarriak: Tipologia Analitiko eta Estrukturala, bere ezaugarrien analisi hierarkizatuaren arabera multzoak osatzen dituen harrizko tresnen sailkapena.
 
Bistan denez, Etxeberriko aurkikuntzaren ostean, aztarnategi honek bere indarren zati handi bat hartu zuen. 1952 arte bere ikerketa nagusiak hementxe burutuko zituen: beste esploratzaileek aurkitutako hainbat material aztertu zituen, eta labar-artea sakon estudiatu zuen,
 
1950era itzuliz, urte hartan Mauleko Espeleologia Taldeko kide batzuk (Boucher, Bouillon eta Araneder anaiak) Sasiziloaga izeneko haitzuloan, Ozaze-Züharako lurretan, labar-artea aurkitu zuten. Laplace izan zen artelanak aztertu zituen lehena. Gainera urte berean, Arbailetako beste zenbait kobazulotako aztarnategietaz arduratu zen: [[Gatzarria]] (Ozaze-Zühara) eta Harregi karbea (Altzürükü). Basabürüan ere Üztarbe (Larrañe) aztertu zuen, eta beste arkeologoekin batera (Duperier, Barandiaran eta Oskoz) inguruko Ilbarritz, Mouligna, Xaxiño eta Bidarte aztarnategiak ikuskatu zituen. Izan ere, Georges Laplacek harreman estua egin zuen Joxemiel Barandiaranekin:
== Euskal Herriarekin harremana ==
Laplacek bere burua biarnes, iberiar-akitaniar, agot eta euskalduntzat zuen. Izan ere, bere ibilbide profesional, zientifiko eta pertsonalaren zati handi bat gure inguruan eman zuen: beti Biarnon bizi izan zen, lehenik Juransonen eta 1963tik aurrera Coarrasan (Zuberoatik kilometro gutxira);<ref name=":0" /> eta 1940. hamarkadatik aurrera euskal ikerlariekin harreman handia izan zuen: "Eusko Jakintza"ren, "Ikuska" Institutuaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen kide izan zen, eta Joxemiel Barandiaranekin harreman estua izan zuen, haien pentsakera desberdinen gainetik.<ref>“''Laplace-Jauretxe eta bere emaztea etorri zitzaieak. Biak komunisten alderdiari utzi diotela esan zeaia; bañan komunista direla. Alderditik atera direla, alderdiko lagunek ongi joka ez direlako; beren iritzia eta beren buruzagiak jainko bezala dauzkatelako; eta bere sinismenen alde gezurra eta gaiztakeria ontzat dabiltzkielako. Etxeberriko karbiari buruz egin duen lana gure aldizkarian agertzeko, amabost edo ogei milla libera bear ditugula esan zoat Laplace’ri''”. (BARANDIARAN, José Miguel. 2009. Diario Personal. Volumen II (1936-1953). Durante los años de su exilio en el País Vasco Continental. José Miguel de Barandiaran Fundazioa. Colección Sara 8. Ataun. ).</ref> Askotan joaten zitzaion Sarako etxera, emaztearekin eta hainbat lagun eramanez (François Bordes, Denise de Sonneville-Bordes, Gabrielle Fabre...).
 
1946an lehenengotz ezkondu zen, Marie-Henriette Jauretxe gaztelera irakaslearekin; lehen idazlanak, hain zuzen ere, Laplace-Jauretche abizenekin sinatuko zituen. Arkeologia ogibide bihurtu baino lehen Eskiulako maisua izan zen. 1948rako Jose Miguel Barandiaranen Ikuska (Institut Basque de Recherches) elkarteko kidea zen, eta elkarte honetan Espeleologia Sailaren ardura eraman zuen Jesus Elosegi Irazustarekin batera; gainera Ikuskak erbestean (Baionan) eginiko lehen kongresuetan parte hartu zuen. Sasoi beretsuan "Société Internationale d'Études Basques Gernika"ren kidea ere izan zen. 1963an Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea bihurtu zen. Euskal Herriarekiko atxekimendu maila adierazten duen azken anekdota bat 1974 urteko gutun batean aurki dezakegu, non frantsesezko aldarri sutsu bat ''"Gora askatasuna!"'' euskarazko hitzekin amaitzen duen.<ref name=":0" />