Nabarrismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
 
 
 
NabarrismoArtean, nabarrismo honen gehiengoak [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren garai arte [[euskal abertzaletasun]]arekin harreman nahiko ona izan zuen, baita helburu askotan bat egin ere; izan ere, biek ere [[euskal foruak|foruzaletasunean]] eta [[karlismo]]an zuten jatorria neurri txiki edo handiagoan. 1931n, ordea, [[Araba]], [[Bizkaia|Bizkai]], [[Gipuzkoa]] eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] [[Lizarrako Estatutua]] zela eta, tradizionalisten barruan zatiketa handi bat izan zen, eta askok Nafarroa politikoki Euskal Herriko beste lurraldeetatik aparte uztearen alde egin zuten ([[Iruñea]], 1932). Karlismotik kanpora, Rafael Aizpunen [[Unión Navarra]] alderdia Lizarrako Estatutuaren alde agertu zen, Nafarroa Madrilgo eta Espainiako politikatik kanpora uztea hobe zelakoan, baina Espainiaren batasuna auzitan jarri gabe eta Nafarroaren egitura instituzionala kolokan jarri gabe, gero haien posizioa aldatu bazuten ere.<ref name=":2">{{erreferentzia|izena=Ibai|abizena=Elorriaga|urtea=2014|izenburua=Kondaira|argitaletxea=UEU|orrialdea=38|argitaratze-zenbakia=14|artikulua=Nabarrismoaren bilakaera historikoa euskal-nafar batasunaren aurrean|artikulu-url=http://www.kondaira.eus/article/view/47/52}}</ref>
 
[[Espainiako Gerra Zibila]]ren hasieran, [[frankismo|matxinoen]] estatu guztiko aba<nowiki/>ngoardia osatu zuten, adibidez, [[Ignacio Baleztena]]k [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|1936ko estatu-kolpeari]] atxikimendu karlista erabaki zuen [[Emilio Mola]]rekin 1936ko uztailaren 12an. [[Karlismo|Karlista]]<nowiki/>k eta falangistak elkarrekin lehiatu ziren Nafarroan agintea eskuratzeko, tentsio handiz batzuetan. Frankismoko karlistek, baina, ez zioten uko egiten Nafarroaren euskaltasunari. 60ko hamarkadan, Nafarroako frankismoko eliteek botere-banaketa egin zuten [[Nafarroako Foru Aldundi|Nafarroako Aldundiaren]] inguruan, eta Nafarroako familia ezagunek posizioak hartu zituzten orduan, tartean Jaime del Burgo (Kultura Departamendua) eta [[Jaime Ignacio del Burgo]] semea (Industria Departamendua). Hurrengo hamarkadetako Nafarroako erregimenaren zutarriak ezarri zituzten orduan.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 37. or. Bezero-harremanetan eta nepotismoan oinarrituta, Senarrek eta Orzaizek adierazten dutenez.</ref>