Nabarrismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa:
 
=== Sustraiak ===
XX. mendeko historian, jarrera politiko honen kide nagusiak [[Raimundo García García]] "Garcilaso", [[Víctor Pradera]], [[Eladio Espartza|Eladio Esparza]], [[Jesús Aizpún]], eta [[Jaime Ignacio del Burgo]] izan dira. Nabarrismo espainolistak [[Nafarroako Foruak Eraldatzeko Legea|1841eko Lege Hitzartuan]] bilatu nahi izan ditu bere erroak. Hala ere, jarrera hori ere XX. mendeko bilakaera bat izan da, nabarrismo espainolistaren hainbat aldezle garrantzitsuk gaitzetsi egin baitzuten 1841eko konponbide hori, edo onartu bederen nafar herriak haserre edo traiziotzat hartu zuela ([[Jose Maria Iribarren]]).<ref>{{Erreferentzia|izena=José María Esparza|abizena=Zabalegi|izenburua=Del Burgo: ¿ingenuo o perillán?|hizkuntza=eu-ES|data=2009-09-16|url=https://nabarralde.eus/del-burgo-iingenuo-o-perillan/|aldizkaria=Nabarralde|sartze-data=2021-06-11}}</ref> 1865 ingururako, Nafarroa Garaiko eskola katoliko tradizionalista berezi bat identifika zitekeen, Espainiako beste euskal lurraldeekin lankidetzan aritu eta hurbiltzearen aldekoa; liberalismoaren eta separatismoaren kontrakoak ziren, «"nabarrismoko eskola banandu bat", teokrazian oinarritua», progresistek deitu ziotenez.
 
XIX. mende amaieran eta XX.aren hasieran nabarrismoaren zati handi batek identifikazio oso nabarmena zuen euskaltzaletasunarekin. Joera eskuindar erreakzionarioek eta katolikoek ontzat ematen zuten [[euskozaletasun]]a. Are, hori izan zen ''[[Diario de Navarra]]'' egunkariak izan zuen posizioa sortu berritan (1903).<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=eu|izenburua=Nafarroa, orain ala inoiz ez|urtea=2016|abizena=Orzaiz, Ion|izena=Senar, Joxerra|orrialdeak=|orrialdea=126|argitaletxea=|ISBN=978-84-9027-661-7}}</ref> [[Nafarroako Foru Aldundia|Nafarroako Aldundia]]<nowiki/>k [[Euskaltzaindia]] eta Eusko Ikaskuntza sortzen parte hartu zuen, baita ''[[Euskalerriaren alde]]'' aldizkaria ere, eta euskal unibertsitatearen proiektuan lan egin zuen.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 39. or.</ref> Bat zetozen joera horrekin [[Raimundo García García|Raimundo Garcia]] ''Garcilaso'', [[Víctor Pradera|Victor Pradera]], [[Rafael Aizpun]], [[Julio Ruiz de Alda]], [[Joaquín Beuntza|Joaquin Beuntza]] eta abar, guztiak ere kontserbadoreak, katolikoak eta espainiazaleak, baita [[Eusko Ikaskuntza]]ko kideak ere.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 39. or.</ref> Haietako asko karlistak ziren, edo karlismotik ateratakoak.