Daphnia: berrikuspenen arteko aldeak

krustazeo genero bat
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Txikipediako estilotik Wikipediakora ekartzea eta sarrera zuzentzea
(Ez dago alderik)

09:29, 10 maiatza 2021ko berrikusketa

Daphnia krustazeoen genero bat da, Cladocera ordenakoa. Eskuarki daphniak esaten zaie, baina baita ur-arkakusoak ere, txikiak direlako eta igerian “saltoka” egiten dutelako, nahiz eta arkakusoakintsektuak direnez— daphnietatik oso urrun dauden biologikoki. Ur inguruneetan bizi dira.

Daphnia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaBranchiopoda
OrdenaDiplostraca
FamiliaDaphniidae
Generoa Daphnia

Ezaugarriak

Daphnien tamaina 0,5 eta 4 mm bitartekoa da. Gorputzaren zatiketa ezin da begi hutsez ikusi. Burua bat eginda egoten da, eta oro har beherantz kokatuta egoten da, gorputzaren eta buruaren arteko tartea nabaritzen da. Ezaugarri nabarmenena begi konposatuak dira, gero antenak eta abdominal pare bat. Ur-arkakusoak, beste animalia asko bezala, alkoholaren bidez intoxikatzeko modukoak dira.

Ugalketa

Dafniak partenogenesiz ugaltzen dira. Hau da, ernaldu gabeko sexu-zelula femeninoen (obuluen) garapenean oinarritutako ugalketa da. Ur-arkakuso edo daphnien ugalketa normalean udaberritik uda bukaerara arte izaten da. Giro-tenperaturak eragin handia du ugalketan, eta 25 eta 30 °C bitarteko tarte ideala du. Neguan, lehortea gertatzen denean edo ekosistema ur-arkakusoentzat kaltegarri bihurtzen denean, eme-belaunaldien ekoizpena eten egiten da.

Elikadura

Fitoplanktonez elikatzen dira. Ur-arkakusoek krustazeo eta errotifero txikiak irents ditzakete, baina, normalean, iragazketaren bidez elikatzen dira, alga zelulabakarrak eta zenbait detritu organiko irentsiz, protistoak eta bakterioak barne. Daphniak erraz manten daitezke legamia-dieta baten bidez, baina hori gehienetan laborategian edo kontrolatutako inguruneetan gertatzen da.