Nafarroa Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
210. lerroa:
Funts handirik gabeko proposamen horiek alboratuta eta hirukotearen negoziazioak apurtuta, PSN eta UPNren egoera politikoak gero eta hurbilago zirudien. Baina PSNko hainbat kidek, [[Ainhoa Aznarez]]ek edo [[Jose Luis Uriz]]ek besteak beste, zuzendaritzaren jokabidea gogor kritikatu zuten, eta Na-Bai eta IUN-NEBrekin elkarrizketei berriro ekitea aldarrikatu zuten. Gainera, UPNk 10 baldintza bidali zizkion PSNri bere babesa onartzeko, sozialistek onartezinatzat jo zituztenak. Hori guztia zela eta, [[abuztuaren 1]]ean, PSNko zuzendaritzak eta parlamentuko kideek batera eta ustekabean Na-Bai eta IUN-NEBarekin berriro ituna hitzartzeko prest zeudela jakinarazi zuten. [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEko]] zuzendaritzak, ordea, ez zuen erabaki hori onartu, [[Espainia]]n [[2008]]ko martxoan egitekoak ziren hauteskunde orokorretan eragin txarra izango zutelakoan. [[Abuztuaren 3]]an, PSOEko zuzendaritzak ebatzi zuen PSN abstenituko zela UPNko hautagaiaren bozketan, eta, ondorioz, Miguel Sanzek Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari izaten jarraituko zuela.
 
Trafikoaren eskumena Espainiako Barne Ministerioarena da, eta Guardia Zibilak du trafikoa zaintzeko eskumena. Halaber, Ministerio horrek radarrak eta isunen administrazioa kudeatzen ditu. 2021eko martxoan ezagutu zen Estatuak 12,72 milioi euro kobratu zituela isunetan Nafarroako errepideetako radar finkoen bidez bost urtean, eta 208.000 gidarik jaso zutela salaketa horregatik. [[Euskal AutonomoAutonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoarekin]] mugan jarritako radarrek bildu zuten diru gehien isunetan, zehazki Altsasukoak (1.932.876,41 euro) eta Lekunberrikoak (6.587.398,59 euro), kobratu gabe gehiago utzi bazen ere.<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/sociedad/2021/03/27/radares-navarra-recaudan-12-millones/1132626.html|artikulua= Los radares del Estado en Navarra recaudan 12,72 millones y denuncian a 208.000 conductores en cinco años |aldizkaria=Noticias de Navarra |sartze-data=2021-03-28}}</ref>
 
{{Nafarroako alderdi politikoen aurkibidea}}