Kolonizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t geh
t geh
1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|kontzeptu historikoari|biologia|Kolonizazio (biologia)}}
 
'''Kolonizazioa''' [[gizaki]] talde batek lurralde bat populatzea da. Prozesu horren helburua izaten da [[Baliabide ekonomiko|baliabide]] berri eta ugariagoak eskuratzea, taldea zabaltzea edo beste populazio edo [[herri]] bat mendean hartzea. Ideologia nazionalista eta inperialista bati loturik, kolonizazioaren helburua da herrialde baten botere antolatua lurralde, herrialde eta herri bat berebaten ondasun materialez jabetzea eta tokiko herritarrak beren kultura ondareaz eta ezaugarriez desjabetzea, alienazio edo arrozte prozesu baten bidez.
 
Gailentzen den botereak bere jatorriko herritar arruntak eta xeheak erabiltzen ditu bere okupazioa iraunkorki sustraitzeko, ''[[colonie de peuplement]]'' deitu den prozesu baten bidez. Lurralde bat kolonizatzen duena '''kolonizatzailea''' da; eta kolonizazioaz lurraldean bizi direnak, '''kolonoak'''. Historian, bertakoak mendean hartuz beste lurralde edo herrialdeetara zabaltzea bultzatzen duen [[ideologia]] politikoari [[kolonialismo]] deritzo. Kolonialismoak egindako lurralde-zabalkuntzak eta herrien mendekotasunak [[inperialismo]] izeneko egoera sortzen du.
 
== Ikus, gainera ==