Unamunoren 1936ko urriaren 12ko hitzaldia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Unamunoren [[1936|1936ko]] [[Urriaren 12|urriaren 12ko]] hitzaldia''' [[Miguel Unamuno|Miguel Unamunok]] eman zuen [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako Unibertsitateko]] paraninfoan [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]], kolpistekin bat egin zuten irakasle, unibertsitate agintari, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|falangista]] eta militarrez beterik zela. Une horretan, Unamuno Unibertsitateko errektorea zen, [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|uztaileko estatu kolpean]] altxatuen aldera lerratua. Hitzaldi horretan, erretorika zaindu batez, auzitan jarri zuen [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikako]] gobernuaren kontra altxatakoen jarrera eta jokabide suntsitzailea.
[[Fitxategi:Salamanca - Universidad, Paraninfo 1.jpg|thumb|Salamancako Unibertsitateko paraninfoa]]
 
Ekitaldia [[Espainiako Egun Nazionala|Arrazaren Eguna]] zela eta antolatu zen, «''La exaltación nacional, el Imperio, la raza y la Cruzada''» goiburupean. Hauexek eman zituzten hitzaldiak: Ramos Loscertales historia katedraduna, Beltrán de Heredia domingotarra, Maldonado de Guevara literatura katedraduna eta, azkenik, [[José María Pemán]] idazle ultranazionalista, Unamunok berak gonbidaturik. Entzuleen artean zen, besteak beste, [[Carmen Polo]], [[Francisco Franco]] jeneral nagusi izendatu berriaren emaztea. Maldonado de Guevarak gogor jo zuen euskal herritarren eta katalanen kontra.
[[Fitxategi:Miguel de Unamuno Meurisse 1925.jpg|thumb|Miguel Unamunoren argazki bat]]
 
Azkenik, Unamunok hartu zuen hitza, entzundakoekin asaldaturik, bereziki ''antiespaña'' deitu zutena suntsitzeko beharraz. Unamunok, Errepublikaren kontrako mugimendu militarra kritikatu ez ezik, [[Espainia]] bakarra zegoela nabarmendu zuen, bere burua gaztelania irakastera Salamancara joandako euskal herritartzat aurkeztu zuen, eta adierazi Espainia aberri hori [[Gaztelania|espainierak]] egiten zuela, esplizituki hor katalanak eta euskal herritarrak aipatuz. Are, [[José Rizal]] poeta eta autonomista filipinarra, [[Espainiar nazionalismo|espainiar nazionalisten]] mamu beltza, ekarri zuen gogora bere ideien erakusgarri.