Unamunoren 1936ko urriaren 12ko hitzaldia: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
tNo edit summary |
||
1. lerroa:
Unamunoren [[1936|1936ko]] [[Urriaren 12|urriaren 12ko]] hitzaldia [[Miguel Unamuno|Miguel Unamunok]] eman zuen [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako Unibertsitateko]] paraninfoan [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]], kolpistekin bat egin zuten irakasle, unibertsitate agintari, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|falangista]] eta militarrez beterik zela. Une horretan, Unamuno Unibertsitateko errektorea zen, [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|uztaileko estatu kolpean]] altxatuen aldera lerratua. Hitzaldi horretan, erretorika zaindu batez, auzitan jarri zuen [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikako]] gobernuaren kontra altxatakoen jarrera eta jokabide suntsitzailea.
Unamunok baino lehen, paraninfoan [[José-Millán Astray]] jeneral [[Rifeko Gerra|afrikanistak]] hartu zuen hitza, gerraren eta, are, heriotzaren aldeko eta intelektualen kontrako diskurtso gogor bat eginez. Unamunoren
Unamunok, Errepublikaren kontrako mugimendu militarra kritikatu ez ezik, [[Espainia]] bakarra zegoela nabarmendu zuen, bere burua gaztelania irakastera Salamancara joandako euskal herritartzat aurkeztu zuen, eta adierazi Espainia aberri hori [[Gaztelania|espainierak]] egiten zuela, esplizituki hor katalanak eta euskal herritarrak aipatuz. Are, [[José Rizal]] poeta eta autonomista filipinarra, [[Espainiar nazionalismo|espainiar nazionalisten]] mamu beltza, ekarri zuen gogora bere ideien erakusgarri. Ezaguna egin zen «''venceréis, pero no convenceréis''» bere esaldi ospetsua (''"''garaituko duzue, baina ez duzue konbentzituko").
[[Kategoria:Miguel Unamuno]]
|