José Eduardo dos Santos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Angolako Errepublikako presidentea 1979tik aurrera. Aurreko presidente [[António Agostinho Neto]]ren politika [[leninismo|marxista-leninista]] pixkana-pixkana ordezkatzen joan zen, eta sozialismo demokratikoa ezarri zuen. [[Angolaren Askapenerako Herri Mugimendua|Angolaren Askapenerako Herri Mugimenduko]] (AAHM) (Movimento Popular de Libertação de Angola) kide izan zen gaztetandik, eta goi-mailako ikasketak egin zituen [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasun]] ohian (SESB). [[Portugal]]ek Angola utzi zuenean, AAHMk ezarritako gobernuan, Kanpo Arazoetako ministro izan zen. 1977an gobernuko lehen lehendakariorde eta AAHMko Batzorde Nagusiko kide izendatu zuten. Urtebete geroago, Ekonomia Plangintzako ministro egin zuten. 1979ko irailean Errepublikako lehendakari-kargua hartu zuen, Batzorde Nagusiak aho batez hala erabakita, Agostinho Netoren heriotzaren ondoren.
 
Gerra Zibilaren eta gosetearen ondorioek eta, geroago, sobietar erregimena desegiten joateak, gobernuaren politika arintzera behartu zuten. Hasieran, lehendakaritza hartu zuenean, harreman estuak izan zituen Sobietar Batasun ohiarekin, eta [[Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua]]ren ildoari jarraitu zion. [[Senegal]]ek erregimena ezagutzea lortu zuen, 1982an. Geroago, [[Kuba]]ko armada Angolatik erretiratzea onartu zuen, [[Hegoafrika]]rekin zenbait hitzarmen egin ondoren; izan ere, [[Hegoafrikako mugako gerra|Hegoafrikako tropak [[Namibia]]koNamibiako tropa matxinatuen kontra borrokatzen]] ari ziren Angolako hegoaldean.
 
1985 inguruan, ekonomia [[liberalizazio|liberalizatu]] zuen, gobernuaren zenbait funtzio deszentralizatu zituen, inbertsio pribatuak onartu, eta mendebaldeko ekonomiekin harreman zuzenagoak izaten hasi zen. [[1992]]ko hauteskundeetan garaile atera zen, baina Angolaren Independentzia Osorako Batasun Nazionaleko (AISBN) buruzagiak, [[Jonas Savimbi]]k, ez zituen emaitzak onartu, eta [[gerrilla]]ren ekintzak bultzatu zituen. Dena dela, [[1996]]ko martxoan, Dos Santos eta Savimbik batasun-gobernua eratzea hitzartu zuten, eta armada bakar bat. Hitzarmenarekin hemeretzi urteko Gerra Zibila amaitutzat uste bazen ere, [[1997]]ko urriaz geroztik Nazio Batuek AISBNk oraindik mendean zeuzkan lurraldeak bahitu behar izan zituen, agindutakoa betetzen ari ez zelako.