Giovanni Battista Pergolesi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
124.6.132.90 (eztabaida) wikilariaren 6837136 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
5. lerroa:
== Biografia ==
 
[[1726]]. urtetik aurrera Napoliko[[Napoli]]ko Conservatorio dei Poveri izenekoan egin zituen musika-ikasketak, eta biolin-jotzaile bikaina izatera iritsi zen. [[1731]]. urtean bukatu zituen ikasketak, ''La conversione di San Guglielmo d´Aquitania ''oratorioarekin.
 
[[Stigliano]] printzearen, eta [[Caracciolo]]ko printze eta dukeen laguntzari esker, 1731. urteko neguan ''Salustia ''opera eta ''Nerina e Nibbio'' intermezzoak[[intermezzo]]ak aurkeztu zituen. [[1732]]. urtean Stigliano printzeak kapera-maisu izendatu zuen [[Napoli]]n, eta ''Lo frate nnammorato'' opera bufoa eta meza bat (ziurrenez ''Meza fa-n'') idatzi eta aurkeztu zituen. Biek arrakasta handia izan zuten.
 
[[1733]]. urtean, ''Il prigionier superbo'' opera antzeztu zen, baina ekitaldien arteko ''La serva padrona'' [[intermezzo]] komikoa izan zen egiazko arrakasta lortu zuena. [[1734]]. urtean Napoliko ordeko kapera-maisu izendatu zuten, eta maiatzean [[Erroma]]ra joan zen ''Meza fa-n'' zuzentzera. Ondoren idatzi zituen operek ez zuten arrakasta handirik lortu, eta [[1736]]. urtean Napoli utzi eta [[Pozzuoli]]ko kaputxinoen monasteriora jo zuen. Han idatzi zuen ''Stabat Mater'' famatua.
 
Hogeita sei urte zituela hil zen Pozzuolin, behartsu eta [[tuberkulosi]]ak jota. Pergolesik kantatak[[kantata]]k, [[kamerako musika]], eta [[Musika erlijioso|eliza-musika]] ere idatzi zuen.
 
{{commonskat}}