Juan Sebastian Elkano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Eskulturak
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
110. lerroa:
Moluketarako armada berria, Loaisarena, [[1525]]eko [[uztailaren 24]]an itsasoratu zen [[Coruña]]tik sei ontzirekin eta mota guztietako zorigaitzei aurre egin zien. Itsasartera iritsi baino lehen, bi ontzi galdu ziren, honen sarrera nahastu zuten, Elkanok gidatzen zuen ''Sancti Spiritus'' ontzia galdu zuten ekaitz batean, eta ''San Gabriel'' ontziak desertatu zuen<ref name="dbe" />, Gaztelara itzuliz Brasilgo kostatik. Magallaesen itsasartea, azkenik, 1526ko maiatzaren 26an zeharkatu zuen, eta Ozeano Bareko zeharkaldia hasi zuen. Ekaitz batek ontziak sakabanatu zituen ekainaren 2an eta bakarra geratu zen, ''Victoria''. Ontzietako batek [[Zihuatanejo de Azueta (udalerria)|Zihuatanejon]] amaitu zuen, [[Mexiko]]n<ref>{{Erreferentzia|izena=Vicente G.|abizena=Olaya|izenburua=Cuando Hernán Cortés intentó rescatar a Elcano|hizkuntza=es|data=2019-07-13|url=https://elpais.com/cultura/2019/07/12/actualidad/1562933139_946767.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2020-10-09}}</ref>.
 
Ontziak Moluketara jarraitu zuen baldintza txarretan eta [[eskorbuteskorbuto]]oarenaren triskantzak jasaten zituen tripulazioak. [[Alonso de Tejada]] kontadorea, [[Antonio Bermejo]] pilotua eta beste hogeita hamabi tripulatzaile hil ziren. Azkenean, Loaisa jenerala bera hil zen uztailaren 30ean. Elkanok, orduan, nabigazioaren agintea hartu zuen, baina denbora gutxirako, eskorbutoz<ref>{{Erreferentzia|izena=Daniel|abizena=Zulaika|izenburua=¿De qué murió Elcano, de ciguatera o de escorbuto?|aldizkaria=Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País|url=https://www.rsbap.org/ojs/index.php/boletin/article/view/580/571|sartze-data=2020-10-11}}</ref> hil baitzen, ziur aski, [[1526]]ko [[abuztuaren 6]]an<ref name="dbe" /><ref group="oh">Iturri batzuek esan dute [[ziguatera]] izeneko gaixotasunez hil zela, [[ziguatoxina]] kantitate handiak irentsi duten arrainak jateagatik sortzen den gaixotasuna. Urdanetak eta Oviedok aipatzen dute nola barkuko karguek arrain bat jan eta gero gaixotasun larria izan zuten, baina hori Afrikako kosten aurrean gertatu zen, hil baino hilabete batzuk lehenago.</ref>. Bere senide guztiak ere hil ziren espedizio horretan<ref name=":1" />.
 
Hil aurretik, testamentua egin zuen, bere ondasunen oinordeko izendatuz bere seme Domingo Elkano, eta, semea oinordekorik gabe hiltzen bazen, dena bere alabari pasatzea xedatuz. Bere ondasunenen administratzaile bezala, bere ama Katalina Portukoa izendatu zuen<ref name="dbe" />.