Toulouse Métropole: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Historia ==
[[1992]]tik Toulouseko udalak inguruko [[Frantziako udalerri|udalerriekin]] zerbitzu publikoen alorretako elkar lanerako komenioak sinatu zituen. Horrela ''communauté d'agglomération tolosarra'' multzoa sortu zen. Hasiera batean 15 komuna ziren. 2000. urtean sei gehiago integratu ziren eta, azkenik, 2003an, beste lau.
 
[[Konurbazio]] tolosarrak tamainu aldetik ''communauté urbaine'' izateko oinarrizko baldintzak bete zituen, 500.000 biztanle, baina iritzi politiko desberdinak zeuden eta horregatik atzeratu zen erabakia. Berez, ''Grand Toulouse'' entitateak lurraldeko populazioaren %61a bakarrik biltzen zuen. Besteak beste komunitateetan zeuden: Muretain (59.348 biztanle), Sicoval (biztanle) eta Save du Touch (29.284 biztanle).