Telebista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}}
[[Fitxategi:Early_portable_tv.jpg|thumb|250px|righteskuinera|Telebista antenadun bat.]]
'''Telebista''' [[uhin]] elektromagnetikoen bidez [[irudi]]ak igortzen dituen tresna da, eta hedaduraz, irudiak igortzeko tekniken eta jardueren multzoa.
 
Entzuten eta ikusten diren irudiak zeinu [[argindar|elektriko]] bihurtu, zeinua igorri eta berriro jatorrizko irudi eta hots bihurtzen duen [[telekomunikazio]] sistema bat da telebista. [[Irrati (hedabidea)|Irratiaren]] sistemaz gainera, telebistak giza ikusmenaren ezaugarri bat hartzen du kontuan: begiak irudiak ikusi eta tarte txiki batean [[erretina]]n gordetzen ditu. Hala, telebistan irudi baten zatiak bata bestearen atzetik jartzen dira pantailan, baina ikusleak denak batera ikusi ahal izateko bezain bizkor (segundoko 25-30 irudi) eta horrek mugimendua ikusarazten du.
9. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Living room 1980's, Stoneleigh, Epsom, UK.jpg|thumb|250px|righteskuinera|[[XX. mendea|XX. mende]]<nowiki/>ko azken hamarkadetan, telebistak etxe askotako [[Egongela|egongel]]<nowiki/>etan leku zentrala hartu zuen.]]
Lehenengo saioak [[XIX. mende]]aren bukaeran egin ziren, eta 1884an Paul Nipkow alemaniar zientzialariak sistema mekanikoa erabiliz telebista sistema bat egiteko patentea lortu zuen. 1900-1920 urteetan egin ziren elektronikan aurrerapen handienak. 1926. urtean Ingalaterran John L. Bairdek elektrizitatea zerabilen lehenengo telebista sistema egin zuen. Geroztik, telebista berehala zabaldu zen mundu osoan, batez ere Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eta gaur egun komunikabide guztien artean indartsu eta lasterrenetakoa dela esan daiteke. 2013an munduko etxeen %79 bazuen telebista bat<ref>{{Erreferentzia|abizena=TvTechnology|izenburua=The State of Television, Worldwide|hizkuntza=en-US|url=http://www.tvtechnology.com/opinions/0087/the-state-of-television-worldwide/222681|aldizkaria=TV Technology|sartze-data=2018-01-11}}</ref>.