Leonor de la Cueva y Silva: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Leonor de la Cueva y Silva''' (XVII. mendea - [[1705]]) [[Espainiako Urrezko Mendea|Espainiako Urrezko Mendeko]] idazlea izan [[Espainiako Urrezko Mendea|zen]], [[Espainiako Urrezko Mendea|garaiko]] poeta aipagarrienetarikoa kontsideratua.
 
== Biografia ==
XVII. mendearen hasieran [[Medina del Campo|Medina del Campo-n]] ([[Valladolid]]) jaio zen. Bere gurasoak Leonor de Silva eta Agustín de la Rúa ziren, Medina del Campo-ko aitoren seme-alabak. Hainbat anaia izan zituen, horien artean [[Kalonje|kalonjeakalonje]]a zen Jerónimo de la Rúa: Leonorren olerkiak iritsi zaizkigun eskuizkribua gorde zuena izan zen bera.
 
Francisco de la Cueva antzerkigile ospetsuaren iloba zen eta harreman literarioak izan zituzten.<ref>{{erreferentzia|izena=Anna|abizena=Caballé (zuz.)|urtea=2003|izenburua=Por mi alma os digo.|argitaletxea=Círculo de lectores|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=9784-226-9863-3.|hizkuntza=|argitaratze-lekua=Bartzelna}}</ref>
 
Ez dago ezkondu zeneko berririk.
 
Heriotzaren data zehatza ere ez dakigu, nahiz eta heriotzaren erregistroa 1705ean aurkitu.
 
== Lanak ==
 
=== Poesia lana ===
Bere korpus poetikoa osatzen dutenak eskuizkribu bakarrean bildutako berrogeita hamar lan eta inprimatutako hainbat poema dira.
 
Bere poesian nagusi den gaia maitasun sentimendua da, baina beste batzuk ere jorratu zituen: aitaren eta osabaren heriotza; Medina del Camporen gainbehera; Naturari edo emakumearen edertasunari buruzko deskribapenak.<ref>{{erreferentzia|izena=Juana|abizena=Escabias|urtea=1963|izenburua=Dramaturgas del Siglo de Oro: guía básica|argitaletxea=Huerga & Fierro Editores|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-941731-5-8|hizkuntza=|argitaratze-lekua=Madril}}</ref>
 
Bere maitasun poesiek garaiko kanonak jarraitzen zituzten eta egile emakumea zela ezkutatzen zuen. Litekeena da enkarguz egindako poemak izatea eta mugitzen zen literatura zirkuluan egindakoak.
 
Barrokoaren forma metriko guztiak erabili zituen: [[Hamalaudun|sonetoak]], lirak, zortzikoak, seikoak eta [[Erromantze (poesia)|erromantzeak]]. Bere erromantzeen artean, horietako bat [[Juan del Encina]] idazleak erabilitako ''sayagués'' izeneko artzain dialektu burleskoan idatzi zuen.<ref>{{erreferentzia|izena=Juana|abizena=Escabias|urtea=1963|izenburua=Dramaturgas del Siglo de Oro: guía básica|argitaletxea=Huerga & Fierro Editores|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-941731-5-8|hizkuntza=|argitaratze-lekua=Madril}}</ref>
 
Nieves Baranda Leturio Espainiar Literatura irakaslearen arabera, maitasunaz ari zenean, gutxitan ematen duela benetako sentimentuez ari zenik, baina kasu horietan tristura nagusi zitzaion (nahiz hori ere joko literarioa izan zitekeen).<ref>{{erreferentzia|izena=Anna|abizena=Caballé (zuz.)|urtea=2003|izenburua=Por mi alma os digo.|argitaletxea=Círculo de lectores|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=9784-226-9863-3.|hizkuntza=|argitaratze-lekua=Bartzelna}}</ref>
 
Soneto bat eskaini zion [[Elisabet Borboikoa|Elizabeth Borboikoa]] erreginaren heriotzari 1645ean eta beste bat 1689an hil zen [[Maria Luisa Orleanskoa|Maria Luisa de Orleanskoa]] erreginaren heriotzari.
 
Garai hartako poeta aipagarrienetakoa izan zen Leonor de la Cueva.
 
=== Antzerkia ===
Antzerki ekoizpenari dagokionez, bere obra dramatiko bakarra ''La firmeza en la ausencia'' izenekoa da. Jatorrizko idatzia gordetzen da [[Espainiako Liburutegi Nazionala|Espainiako Liburutegi Nazionalean]], nahiz eta badirudien, ez zuela inoiz antzoki batean antzeztua izatea lortu. Antzeztu bazen, Madrilgo etxe partikular batean izango zen.
 
Napoliko Filiberto erregearen gortean gertatzen jauregiko komedia da. Bere argumentua honakoa da laburki: Armensinda eta don Juan maiteminduta daude; baina Filiberto erregea ere Armensindarekin maiteminduta dago eta, horregatik, don Juan gerrara bidaltzen du. Don Juan urrun dagoen artean, erregeak Armensinda konkistatu nahi du, trikimailu guztiak erabiliz. Hala ere, Armensindak leial eusten dio don Juani. Azkenean, don Juan itzuli egiten da eta erregea printzesa batekin ezkontzen da.<ref>{{erreferentzia|izena=María José|abizena=Rodríguez Campillo|urtea=2008|izenburua=Las implicaturas en el teatro femenino de los siglos de oro (tesis doctoral)|argitaletxea=Universitat Rovira i Virgili|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=978-84-693-8850-1|hizkuntza=|argitaratze-lekua=Tarragona}}</ref> Argumentua oso lineala da: emakumearen defentsa egiten du, maitemindutakoan leial eusten diotela eta ez direla aldakorrak esan izan den bezala. Argudio gisa, Antzinateko emakume irmo eta leialen bederatzi adibide izendatzen ditu, emakume eredugarrien eredua jarraituz, "emakumeen eztabaida" deitutakoan parte hartuz.<ref>{{erreferentzia|izena=Robert|abizena=Lauer|urtea=2016|izenburua=La firmeza en el ausencia de Leonor de la Rúa Cueva y Silva: De profeminismo a speculum principum|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=85-101|ISBN=|hizkuntza=|egilea2=Voros, Sharon D|url=https://www.academia.edu/27901303/LeonorCuevaBCom2016.pdf|aldizkaria=Bulletin of the comediantes.|zenbakia=68-1|ISSN=0007-5108}}</ref> Hala ere, protagonistak ez dira beste garai bereko egile batzuen emakumezkoak bezain independenteak, hala nola, [[María Zayas|María de Zayas]] edo Ana Caro de Mallén egileenak.
 
Ohore drama da, amaiera tragikoa baztertzen badu ere (amaiera zoriontsua dauka). Bi pertsonaia antagoniko jartzen ditu aurrez aurre: alde batetik, Armensinda, emakume babesgabe, zintzo eta bertutetsua eta, bestetik, Filiberto, botere handiko gizona, erregea, loiha eta aldakorra. Egilearen iritzia adierazteko bidea ere bada: sendotasun eza eta inkoherentzia ez direla emakumeen ezaugarriak salatzea, esaten zenaren kontra.<ref>{{erreferentzia|izena=Alba|abizena=Urban Baños|urtea=2012|izenburua="Porque mujer y mudanza/ nacieron de un parto al fin". La (in)fidelidad en comedias de autoría femenina|argitaletxea=Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes|orrialdea=|orrialdeak=37-59|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.cervantesvirtual.com/nd/ark:/59851/bmcx65b4}}</ref> Iritzi hori, Armensinda protagonistaren ahoan ipini zuen egileak: errege likitsak garaitzeaz gain, bere maitalearen susmoen aurrean tinko agertzen da.<ref>{{erreferentzia|izena=Teresa|abizena=Ferrer Valls|urtea=1998|izenburua=Mujer y escritura dramática en el Siglo de Oro: del acatamiento a la réplica de la convención teatral|argitaletxea=Junta de Andalucía-Festival Internacional de Teatro Clásico de Almagro|orrialdea=|orrialdeak=11-32.|ISBN=|hizkuntza=|bilduma=Colección Cuadernos Escénicos 5|editore-abizena=Peña|editore-izena=Maria de los Reyes|liburua=Actas del Seminario La presencia de la mujer en el teatro barroco español. Almagro 23 y 24 de julio de 1997,}}</ref> <blockquote></blockquote><blockquote> </blockquote>
 
== Bibliografia ==
46. lerroa:
{{wikisource|egilea:Leonor de la Cueva y Silva}}
* ''[https://www.biblioteca.org.ar/libros/176.pdf Ni sé si muero ni si tengo vida]'' sonetoa ''Biblioteca Virtual Universal'' deitutakoan.
* ''[http://bdh-rd.bne.es/viewer.vm?id=0000053714&page=1 La firmeza en la ausencia.] ''Comedia en tres actos''.'' lanaren eskuizkribua Espainiako Biblioteka Nazionalean (BNE)
{{bizialdia|XVII. mendeko|1705eko|de la Cueva y Silva, Leonor}}