Kernavė: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{eraikin infotaula}}
'''Kernavė''' [[Lituaniako Dukerri Handia]]ren hiriburua izan zen, gaur herri turistikoa, aztarnategi arkeologikoa eta, 2004tik, Gizateriaren Ondarea. Dukerriaren hiriburua izan zena gaur herria da, 318 biztanleekin 1999an. <ref>https://en.litauen-netz.de/168/national-parks-en/kernave-ru.html</ref>
 
== Kokapena ==
6. lerroa:
 
== Historia ==
Kernavėk [[paleolitoa]]tik ezagutu zuen gizakiaren presentzia. Aztarnak [[mesolito]]an eta [[neolitoa]]n handitu eta zabaldu ziren. Hiriaren lehenengo aipamena [[1279]]an jaso zen; urte horretan [[Ordena Teutonikoa]]ren zaldunek hiria setiatu baitzuten. 1390an, zaldunek hiria eta Pajauta haraneko eraikinak, gaztelua barne, erre egin zituzten. Ondoren, hiria hutsik gelditu zen eta biztanleak muinoaren aldean kokatu ziren.
 
Jendeak utzi ondoren, ibaiaren lokatzek erorkinak estali zituzten, [[zohikatz]] hezea sortuz. Material horiek oso egokiak izan ziren gelditutako aztarnak eta erorkinak ondo gordetzeko. Horri esker, gaur egun, Kernavé benetako altxor arkeologikoa da, ezkutatutako benetako altxorra. Espezialista batzuen hitzetan Kernavė «Lituaniako Troia» da.
 
XIX. mendean, idazle erromantiko batek, [[Feliks Bernatowicz]], ''Pojata, córka Lizdejki'' («Pajauta, la Lizdeikaren alaba», Varsovia, 1826) eleberria idatzi zuen eta horrekin desagertutako hiria modan jarri zuen. Tyszkiewicz anaiek muinoaren gotorlekuak aztertu zituzten eta, ondoren, Władysław Syrokomla-k (1859) indusketekin jarraitu zuen. Bigarren Mundu Gerra ondoren, lanak 1979an hasi ziren berriro ere, orduan [[Vilnako Unibertsitatea]]ren eskutik. 1980-1983 urtetan Historiako Institutu Lituaniarrak lanekin jarraitu zuen. 2003an gobernuak ingurua Kernavėko Kultura Erreserba Nazionala izendatu zuen. 2004an Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu zuen.
26. lerroa:
 
== Kanpo estekak ==
* {{lt}}:[https://www.kernave.org/index_en.html Erreserba kultural nazionalaren webgunea.]
{{autoritate kontrola}}
 
{{Gizateriaren Ondarea Lituanian}}
 
[[Kategoria:Gizateriaren Ondarea Lituanian]]
[[Kategoria:Lituaniako gazteluak]]