San Martin Tourskoa eliza (Undio): berrikuspenen arteko aldeak

Donejakue bideko eraikina Zizurren
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''San Martin Tourskoa''' Nafarroako Zizur Zendeako Undioko eliza katolikoa da. XIV. mendeko eraikina da, estilo gotikokoa (egun, ataria e...»
(Ez dago alderik)

10:21, 10 abuztua 2020ko berrikusketa

San Martin Tourskoa Nafarroako Zizur Zendeako Undioko eliza katolikoa da. XIV. mendeko eraikina da, estilo gotikokoa (egun, ataria eta burualdea), baina XVII. mendean obra handiak egin zitzaizkion (ganga berria, aldamenetako kaperak eta kanpaindorrea), eta XX. mendearen erdialdean ere eraberri zen tenplua, egoera txarrean zegoelako.

Egun, oinplanoan, nabe bakarra du, luzea, lau tartekoa, luneta-gangaz estalia, eta burualde poligonal gotikoa, jatorrizko nerbioak gorde dituena estalkian. Bi kapera daude burualdearen aurreko tartean, ia transeptu bat osatuz. Atea bigarren tartean dago, hegoaldean. Arku puntadunak ditu, eta arkiboltak landareez apainduriko kapitelen gainean bermatzen dira.

Kanpoaldean, elizak kontrahorma sendoak ditu, eta zenbait harburu irudidun, teilatu-hegalari eusteko. Hiru leiho izan zituen kapera nagusian, baina erdikoa baino ez da guregana ailegatu, itsututa ere. Arkibolta puntadunak eta trazeria gotikoa ditu. Atari barroko batek biltzen du atea. Adreiluz egindakoa da eta puntu erdiko hiru arkuz dago irekita.

Barnealdean, gurutzefikatuaren irudi gotiko bat dauka, XIV. mendekoa. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da. Bataiarri bat dago, XVII. mendekoa, Martin Urkiak egina.