Nafarroako Erresumaren inbasioa (1199-1200): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
263. lerroa:
 
=== Gaztelaren hegemonia, Erromaren neurrira ===
[[File:Castillo de Lapoblación - Nafarroa 17.jpg|thumb|250px|1199-1200ean kanpainan Gaztelak mendean hartutako [[Castillo de Lapoblación|Marañongo gazteluaren]] aztarnak; 1212 ondoren itzuli zion Nafarroari]]
[[Fitxategi:House_of_Haro_COA.svg|thumb|250px|Haro leinuaren armarria, gerora erabiltzen hasi zen bezala]]
[[File:De rebus Hispaniae.jpg|thumb|250px|''[[De rebus Hispaniae]]'' (1243), [[Fernando III.a Gaztelakoa|Gaztelako Fernando III.ak]] agindua, Espainiaren narrazio bateratu eta [[bisigotismo|bisigotikoaren]] hauspotzaile]]
[[File:Paisaje_Vitoria_Otazu_01.jpg|thumb|250px|[[Arabako Lautada]] Gasteiz ekialdetik, urrutiko muturrean [[Burunda]]ko sarrera duela]]
 
1212ko [[Navas de Tolosako gudua|Navas de Tolosako Guduan]], Antso VII.ak eta Didako Lopitz Harokoa bizkaitarrak parte hartu zuten, eta Alfontsok, heriotzatik hurbil (2014an gertatua), guduaren ondoren, Nafarroari zenbait gotorleku itzultzea erabaki zuen, [[Toloño mendilerroa|Toloño-Kantabriako mendizerran]].<ref name=":0" /> Hala ere, 1214ko urriaren 5ean Alfontso VIII.a hil berritan, okupatutako lurralde horiek itzultzeko erreklamatu zion Antso VII.ak Fernando III.a gaztelar errege berriari, baita bigarrenak agindu ere itzuliko zituela, baina "hori zalapartarik gabe egiterik balego".<ref name="Urzainqui 251-291">Urzainqui, T. Olaizola, J.M. 1998, 251-291. or.</ref><ref group="oh">1212ko [[Navas de Tolosako gudua|Navas de Tolosako Gudu]]ko kristau garaipena, Antso ''Azkarra''ren parte-hartzeaz, artean fresko zegoela.</ref> [[Alfontso X.a Gaztelakoa|Alfontso X.a Gaztelako erregeak]] eta [[Tibalt II.a Nafarroakoa|Tibalt II.a Nafarroako erregeak]] Gasteizen 1256ko urtarrilaren 1ean egindako bilkuran, lehenak ofizialki itzuli zizkion Donostia, Hondarribia eta [[Oria|Oriako arroa]] nafar erregeari, "betiko"; praktikan, ordea, ez zen gertatu.<ref name="Urzainqui 251-291" /> Are, gaztelar erregeak kontrako bidetik jo zuen: Oriako lerroa hesitu eta gotortu zuen, hiribildu estrategikoak sortuz, "Kantauri Ozeanoan gailendu nahi baitzuen", hala zioen mende batzuk geroago [[Esteban Garibai|Esteban Garibaik]].<ref name="Agirre 77-90" /><ref group="oh">Inbasiotik mende erdi pasata, Kontrastaz gain, Salvaterra, Segura, Villafranca eta Tolosa izendatutako hiribildu berriak sortu ziren (lehen Agurain, Erraztiolatza, Ordizia zeuden tokian, hurrenez hurren, eta Tolosa, berriz, Berasibiaren aldamenean). Bi arrazoi ikusi dira horretarako: itsasaldearen eta Iruñea arteko ordurainoko trafikoa moztuz, merkataritza hori Gaztelara bideratzea, eta muga politiko bat finkatzea; ikus Agirre, B. 2017, 88.</ref> Hurrengo hamarkadetan, galdutako nafar lurren gaia gaztelar eta aragoitar erregeekin izandako harremanetan berriz atera zen 1271, 1303 eta 1331n.<ref name="Urzainqui 251-291" />