Su: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
64. lerroa:
 
=== Suaren inguruan ===
[[Polly Wiessner]] antropologoak ikertu zituen [[Kalahari]] eskualdeko [[Khoisan|khoisanek]] zer elkarrizketa gai izaten zuten egunaz eta gauaz. Egun argiko elkarrizketa gai gehienak [[Ekonomia|ekonomiari]] buruzkoak ziren, hala nola [[ehiza]] eta bilketa estrategiari  eta tresnen ekoizpenari buruzkoak. Kritikak, txantxak eta txutxumutxuak ere izaten ziren, baina elkarrizketen % 6tan bakarrik kontatzen ziren [[Ipuin|ipuinak]]. Gauetako elkarrizketen % 80tan, aldiz, ipuinak kontatzen ziren, gehienetan [[Espiritu|espirituen]] munduari buruzkoak. Wiessnerren arabera, suaren kontrolari esker, gaubeilak luzatu ahal izan ziren, iluntzeetako bizitza suaren inguruan biltzera zuzendu zen. Horrek ahalbidetu zituen elkartruke sozialak eta [[Kultura|kulturaren]] hastapenak, [[Kantu|kantuaren]], [[Dantza|dantzaren]] eta ipuin kontalarien bidez<ref>{{Erreferentzia|izena=Polly W.|abizena=Wiessner|izenburua=Embers of society: Firelight talk among the Ju/’hoansi Bushmen|orrialdeak=14027–14035|hizkuntza=en|data=2014-09-30|url=http://www.pnas.org/lookup/doi/10.1073/pnas.1404212111|aldizkaria=Proceedings of the National Academy of Sciences|alea=39|zenbakia=111|issn=0027-8424|pmid=25246574|pmc=PMC4191796|doi=10.1073/pnas.1404212111|sartze-data=2020-05-31}}</ref>.
 
== Suaren erabilera ==
135. lerroa:
*[[Erregai|'''Erregaia''']]: normalki Karbono oinarridun substantzia bat, oxidazioa pairatuko duena. Erregairik gabe, edo erregaia agortzean, sua itzali egingo da.
*[[O2|'''Oxigenoa''']]: oxidazioa eragingo duen elementua. Ingurune itxietan suak oxigenoa den artean irauten du, soilik.
*'''Bero iturria''': Errekuntzak beroa askatzen badu ere, mantentzeko bero iturri bat behar du. Suak sorturiko beroa nahikoa izan ohi da, ohiko egoeratan, baina pizteko beharrezko izan ohi da bero iturri bat (txinparta bat, burdin gori bat...).
*[[Erreakzio kimiko|'''Erreakzio katea''']]: erreakzioaren erritmoak bero iturria mantentzeko behar beste bero sortzen ez baldin badu, sua itzali egingo da.
 
171. lerroa:
[[Baso|Basoetako]] [[Baso-sute|suteen]] prebentzio programek basoetako suak berak eta erretze kontrolatuak erabiltzen dituzte<ref>''Federal Fire and Aviation Operations Action Plan'', 4.</ref>. Landaretzetako suen erabilerak erreferentzia egiten dio kausa naturalen bidez pizten den suari, baina zaindua eta baimendua denari. Erretze kontrolatuak dira gobernu erakundeek pizten dituzten suak, [[Eguraldi|eguraldia]] ez denean hain arriskutsua<ref>{{Erreferentzia|izenburua=SmokeyBear.com - Prescribed Fires|data=2008-10-20|url=https://web.archive.org/web/20081020171425/http://www.smokeybear.com/prescribed-fires.asp|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-06-01}}</ref>.
 
Suteen kontraaurka borrokatzeko zerbitzuak adi egoten dira halakoetan, batez ere eskualde garatuenetan. [[Suhiltzaile|Suhiltzaileak]] prest egoten dira, ura edo sua itzaltzeko haguna eskura izanik. Sute suntsitzaileak nahita piztea krimen gisa hartzen da leku gehienetan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Fire officer : principles and practice.|argitaletxea=Jones and Bartlett Publishers|data=2006|url=https://www.worldcat.org/oclc/56834436|isbn=0-7637-2247-2|pmc=56834436|sartze-data=2020-06-01}}</ref>.
 
=== Segurtasun neurriak ===