Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
133. lerroa:
=== Ingurune naturala ===
{{sakontzeko|Euskal Herriko naturagune babestuak|Euskal Herriko natura parkeak|Natura 2000#Natura 2000 sarea Euskal Herrian}}
[[Fitxategi:Mundaka 2, Euskal Herria.jpg|thumb|[[Urdaibai]]ko erreserbak 224,5238 ha-ko azalera hartzen du, hau da, Bizkaiaren %10. Azalera honen 943 ha (%4,2) hezegunea da, EuskalerrikoEuskal Herriko handiena. (Antzeko hezegune bat egon zen Bizkaian [[Bilboko itsasadarra|Ibaizabaleko itsasadarrean]] [[Industrializazioa Euskal Herrian|industrializazioa]] hasi baino lehen)]]
Euskal Herriak duen klimaren eraginez, hainbat ingurune natural ezberdin ditu. [[Baso]]ek estalitako ehunekoa handia da biztanleria handirik ez dagoen eremuetan. Baso horietatik gehienak diru irabaziak ateratzeko asmoz jarritako zuhaitz landaketak ([[biodibertsitate]] txikikoak) dira Bizkai-Gipuzkoetan; gehienbat berezko basoak (biodibertsitate ugarikoak), berriz, Araban eta Nafarroa Garaian. Bestetik, Euskal Herriak biztanleria dentsitate handia du hainbat eskualdetan, bereziki kostaldean, eta natura degradatuta dago gune askotan<ref name=":5">{{Erreferentzia|izenburua=Naturaren babesaren egoera Euskal Herrian - Zientzia.eus|url=https://zientzia.eus/artikuluak/naturaren-babesaren-egoera-euskal-herrian/|aldizkaria=zientzia.eus|sartze-data=2019-11-12}}</ref>. Industrializazioaren eraginez, poluzio handia izan duten ibai arroak aurki daitezke, eta [[lindane]]a bezalako produktuek sortutako arazoak handiak dira. Burdinolek, [[Arto|artoaren]] landaketak eta [[Ardi|ardien]] zaintzak eragindako [[basogabetze]]ari gehitu behar zaio [[papergintza]] industria asetzeko bertakoak ez diren zuhaitz espezieak landu izan dira, [[intsinis pinu]]a edo [[eukalipto]]a kasu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Historian atzera baso bila - Zientzia.eus|url=https://zientzia.eus/artikuluak/historian-atzera-baso-bila/|aldizkaria=zientzia.eus|sartze-data=2019-11-12}}</ref>.
 
Hala ere, [[Euskal Herriko naturagune babestuak|Euskal Herrian badira babestutako ingurune naturalak]]. Horietako batzuk [[Euskal Herriko natura parkeak|parke izendatu dira]], eta beste batzuk [[Natura 2000#Natura 2000 sarea Euskal Herrian|Natura 2000 sarekoak dira]]. Badira ere horietako batzuk nazioarteko babesa maila dutenak, besteak beste, [[Ramsarko hitzarmena]] eta [[Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsuak]]. Dena dela, Administrazio bakoitzak bere legeak ditu babes maila horiek emateko, beraz babes-mailak ez datoz guztiz bat<ref name=":5" />. Industriak bereziki, baina baita beste ekonomia-ekimenek kutsadura sortzen dute, [[Euskal Herriko ingurumen-arazoak]] beraz aldakorrak dira guneen arabera.