José Olivares: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa: Excelsior (egunkaria)
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Sortu berri zen [[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]] aldizkarian hasi zen kirolei buruzko artikuluak idazten. [[Getxoko Arenas]] futbol-talde ospetsuko aurrelaria izan zen. [[1920]] ondoko urteetan, ''[[Excelsior'' (egunkaria)|Excelsior]] kirol-aldizkarikoegunkariko zuzendaria izan zen. [[Eusko Abertzale Ekintza|EAE-ANV]] alderdia sortzen parte hartu zuen (1930), eta gizarte- eta politika-gaiez artikulu ugari idatzi zituen alderdiko prentsa zen [[Tierra Vasca-Eusko Lurra]] aldizkarian. Antiklerikal itsua ez bazen ere, kristau-erakundeek eta [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] alderdiak bultzatzen zuten [[sindikalismo]]aren aurkako agertu zen, hots, langile abertzaleek osaturiko sindikatuaren aldeko. [[Espainiako Gerra Zibila]]ren garaian, [[Bilboko gudua|Bizkaiko frontea]] erori zenean, [[Baiona]]ra erbesteratu zen. [[Euskal Fronte Nazionala]] osatzeko elkarrizketetan parte hartu zuen erbestean (Lapurdin), [[1938]]. urtean, baina ez ziren adostu. Parisen zen [[Bigarren Mundu Gerra]] hasi zenean, eta [[1940]]. urtean, Argentinara ihes egin zuen. Argentina, Estatu Batuak, Venezuela, Mexiko eta Txileko ia euskal argitalpen gehienetan idatzi zuen, Ameriketan eman zituen 20 urteetan. Bertan [[Pello Irujo]] alderdikiderekin batera [[Eusko Lurra]] EAE-ANVren aldizkarian lanean aritu izan zen Frankoren Diktaduraren urtetan.
 
== Lan nagusiak ==