Bixente Serrano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia: Aipua integratu
5. lerroa:
 
== Biografia ==
Hainbat arlotan jardun zen Serrano Izko; [[Francoren diktadura Euskal Herrian|frankismo]] amaieran, [[1973|1973an]], preso hartu zuten, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] kide izatea egotzita, eta [[Segoviako ihesa|1976an Segoviako espetxeko ihesaldian]] parte hartu zutenetako bat izan zen —atzeman egin zuten ondoren—. [[ETA politiko-militarra|ETA politiko-militarrak]] armak utzi zituenean, [[Euskadiko Ezkerra|Euskadiko Ezkerran]] sartu zen Serrano Izko, baina, alderdia PSErekin elkartu ondoren, utzi egin zuen politikaren esparrua. [[1982|1982ko]] azaroan utzi zuen EE, eta historia irakasle hasi zen [[Iruñeko historia|Iruñean]].<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Jon O. Urain-Amaia Ramirez de Okariz|abizena=Kortabarria|izenburua=Historialaria eta historiagilea|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2127/015/001/2020-06-05/historialaria-eta-historiagilea.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-06-05}}</ref>
 
2004an itzuli zen politikaren lehen lerrora; urte horretan eta 2008an, [[Nafarroa Bai|Nafarroa Bairen]] hautagaia izan zen [[Espainiako Senatua|Espainiako Senaturako]], eta diputatu izan zen Espainiako Kongresuan 2015eko ekainetik abendura bitartean, [[Uxue Barkos|Uxue Barkosek]] utzitako lekua betetzeko. «Subjektu gisa, Nafarroan zentratu behar dugu apustua», esan zuen orduan BERRIAn[[Berria|Berrian]] egindako elkarrizketa batean:<ref name=":0" />
 
{{aipu|-Kazetariakː Zer defendatu dezake Geroa Baik Madrilen EH Bilduk defendatuko ez duena? Izar Garces Olea
 
-Bixente Serranoː Gauza askotan ados egotea espero dut. Baina Nafarroari begira, nafarrok subjektu politiko gisa hartuta, nik uste askoz garbiago ikusten duela jendeak [[Geroa BairenBai]]ren apustua. (...) Ene ustez, gaur-gaurkoz, Nafarroan bertan zentratu behar dugu geure apustua.|Bixente Serrano, 2015<ref>https://www.berria.eus/paperekoa/3322/003/001/2015-12-19/subjektu-gisa-nafarroan-zentratu-behar-dugu-apustua.htm</ref>}}
 
Hain justu ere, Serrano Izkok urteak eman ditu BERRIAn iritziak argitaratzen. Nafar periferiatik bloga elikatu du 2006az geroztik; duela ia hiru aste egin zuen azken idatzia blogean, maiatzaren 16an.<ref name=":0" />
 
Historiari buruzko hainbat lan ere utzi ditu Serrano Izkok; besteak beste, 2005ean argitaratutako Nafarroa. Historiaren hariak liburua. Beste hainbat saiakera ere idatzi zituen, baita narrazio eta aforismo liburuak ere, hala nola 1987an argitaratutako Onkoteak narrazio liburua eta Jauzika aforismo liburua, 2010ean. Azken urteetan, berriz, [[Euskokultur Fundazioa|Euskokultur fundazioko]] lehendakari izan da Serrano Izko. [[Koldo Martinez]] alderdikideak, [[Euskal Herria Bildu|EH Bilduk]] eta Nafarroako [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] deitoratu egin zuten haren galera.<ref name=":0" />
 
== Lanak ==