Bogota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
57. lerroa:
 
=== Klima ===
[[Köppen klima sailkapena|Köppenen sailkapen klimatikoaren]] arabera, hiriak ''Cfb'' klima epela du (batzuetan ''Csb''). Altuera handia duenez, Bogotak mendiko klima du; latitude baxua duenez, urtean zehar oszilazio termiko txikia du. Tenperaturak 5 eta 19 °C bitartekoak izan ohi dira, eta urteko batezbestekoa 13 °C da.
 
Ekuatoretik hurbil dagoenez, lau denboraldi nagusi besterik ez ditu: bi eurite-aldi eta bi estazio lehor. Prezipitazioa ugaria da martxotik maiatzera eta urritik azarora bitartean, ia ipar hemisferioko udaberriko eta udazkeneko ekinozioekin batera, eguzkiak ekuatore-lerrotik zeharkatzen duelako eta eguzki-erradiazioa handiagoa delako, oihaneko beroa handituz eta inguru horretan ekaitzak sortuz.
 
Urteko sasoirik lehorrenak, berriz, urtarriletik otsailera eta ekainetik abuztura bitartekoak dira. Lainoa hidrometeoro arruntena da: 220 egun lainotsu daude urtean, batez beste.
 
Kazkabarra oso noizbehinka gertatzen den fenomenoa da; batez beste, urtean hiru aldiz gertatzen da —1939 eta 2008 bitartean 231 gertaera erregistratu dira—. Kazkabar-ekaitzak arratsaldeko orduetan gertatzen dira euri-sasoietan.
 
Hilabete beroena maiatza da, 14 °C inguruko batez besteko tenperaturarekin. 13 °C-ko batezbestekoarekin eta 5 °C-ko batezbesteko minimoarekin, hilabete hotzena urtarrila da. Hilabeterik euritsuena urria da, 106 mm-ko prezipitazioarekin, eta urtarriletik hilabete lehorrena da.
 
Bogotako mugen barruan, erregistratutako tenperaturarik altuena 30 °C-koa izan da, eta baxuena, 7,1 °C-koa. Bi erregistro horiek [[Guaymaral aireportua|Guaymaral aireportu]]ko estazio meteorologikoan lortu dira.
 
2017ko otsailaren 8an Bogotak 25,1 °C-ko tenperatura erregistratu zuen, azken 60 urteetako hiriko altuena, Hidrologia, Meteorologia eta Ingurumen Azterlanen Institutuaren arabera (IDEAM).
 
 
<div style="width:75%">
{{Klima
|location = BogotáBogota, El Dorado nazioarteko aireportua
|metric first = Yes
|single line = yes