Arkab Posterior: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
 
1. lerroa:
{{Astronomia infotaula}}
'''Arkab Posterior''' (β<sup>2</sup> Sagittarii / β<su>2</sup> Sgr / HD 181623) +4,28ko [[ageriko magnitude|itxurazko magnitudeko]] izar bat da. [[Arkab Prior]]rekin (β<sup>1</sup> Sagittarii) batera [[Beta]] [[bayerren izendapena]] konpartitzen du, [[Sagittarius (konstelazioa)|Sagitarius]] konstelazioan, bi izar hauek elkarrengandik erabat independenteak diren arren. Arkab Posterior 139 argi-urteko distantziara dago, Arkab Prior baino hiru aldiz hurbilago. Arkab izena [[arabiera]]zko ''Al'Urkub''etik dator, [[arkularitza|arkulariaren]] [[Orpazurda|Akilesen tendoia]] bezala itzultzen dena. Era berean, [[Zakariya al-Qazwini]] pertsiar astronomoak izar hau, [[Rukbat]] (α Sagittarii) eta Arkab Priorrekin batera ''Al Suradain'', "bi Suradak" (basamortuko hegaztiak) bezala ezagutzen zuen.
 
Arkab Posterior F2III [[espektro mota]]ko [[izar erraldoi]] bezala katalogatua dago, 6900 kelvineko tenperaturarekin eta gure eguzkiarena baino 27 aldiz handiagoa den argitasunarekin, ia guztia [[argi]] ikusgarri bezala igorria. Bere masak eta diametroak, hurrenez hurren gure eguzkiarenak baino 2 eta 1,4 aldiz handiagoak direnak, Arkab, izatez, izar erraldoi bat ez dela adierazten dute, baizik eta [[hidrogeno]] fusioaren azken etapetan dagoen [[sekuentzia nagusi]]ko izar bat. 1200 milioi urte inguruko adinarekin, gehienez ere [[azpierraldoi]] bat da. Bere metal ugaritasunari dagokionez, gure eguzkiarenaren 2/3 ditu ([Fe/H] = -0,17).
 
Arkab Posteriorren errotazio abiadura gutxienez 126 kilometro segundukoasegundokoa da, eguzkiarena baino 63 aldiz handiagoa, bira bat 1,4 egun baino gutxiagoan betez. Diferentzia hau, gure eguzkia bezalako izar hotzen kasuan (F5 ondoren espektro motakoa) euren errotazio abiadura euren [[eremu magnetiko]]en ondorioz murriztua den bitartean, izar beroagoetan hau gertatzen ez delako dago, abiadura askoz handiagoan biratuz.
 
== Kanpo estekak ==