Balea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85.85.157.54 (eztabaida) wikilariaren 7292712 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
[[Fitxategi:Eubalaena glacialis with calf.jpg|thumb|''[[Eubalaena glacialis]]'' ama eta kumea.]]
{{taxotaula automatikoa
'''Baleak''' itsas [[ugaztun]]ak dira, [[zetazeo]]en taldekoak. Talde parafiletikoa dira, bere barruan sailkatzen diren guztiak ez direlako familia berekoak.
| name = Baleak
| taxon = Mysticeti
| display_children = 1
}}
'''Baleak''' edo '''mistizetoak''' (lat. ''mysticeti'') itsas [[ugaztun]]ak dira, [[zetazeo]]en taldekoak. Sei generotan banaturiko hamahiru espezie daude, lau [[familia (biologia)|familiatan]] sailkatuta.
 
== Biologia ==
Gaur egungo animaliarik handiena da; gutxi giorabeheragorabehera, 30 m luze izaten da, eta 150 tonako pisua har dezake. Larrua leuna, ilerik gabea du, eta haren azpian 50 zentimetroko gantz-geruza du. Hori dela eta, animalia horiek -1 °C eta 30 °C arteko tenperaturak jasan ditzakete. Baleak, beste zetazeoek bezala, uraren azalera igo behar izaten du arnasa hartzera, ugaztuna izaki, oxigenoa airetik hartzen du eta. Aurreko gorputz-adarrak [[hegats (zoologia)|hegats]] bihurtuak ditu igeri egiteko, gorputzaren alde banatara. Isatsa etzana du eta ez zutik, arrainek ez bezala. Ahoan ez du hortzik; haien ordez, adarkizko xaflak eta bizarrak ditu, eta mihi luzea ere bai.
 
[[Oskol]]dun txikiak, [[alga]]k eta [[plankton]]a janez elikatzen da; horretarako, bizarretatik barrena ura xurgatu eta kanporatu egiten du atzera; hala, urarekin batera sartzen zaion janaria bereganatzen du. Bizarren eginkizuna janariari eustea da; horregatik dute sarearen tankera. Arnasa hartzeko, bi zulo ditu buru gainean eta ur azpitik azalera igotzen denean, indar handiz jaurtitzen du kanpora biriketako airea bi zulo horietatik. Jaurtitzen duen ur-zorrotadari esker jakiten zuten arrantzaleek balea non zegoen. Balea ur azpian luzaro egon daiteke, bihotza poliki mugitu eta [[gihar]]retan [[mioglobina]] ugari duelako.
14 ⟶ 10 lerroa:
 
=== Ugalketa ===
Emeak kume bakarra izaten du, balekumea, alegia, eta amak duen muskulu-mekanismo berezi batek bere ahora proiektatutako esneaz elikatzen da. Baleek bi urtean behin dituzte kumeak, eta haien prestakuntza sei hilabetekoa da. Normalki, kume bat ekartzen dute, baina kasu berezibatzuetanberezi batzuetan, bi. Jaiotzen denean, zenbait metro luze izaten da. Heldutzat hartzen da 4 edo 5 urte dituenean.
 
== Balearen ekonomia eta ehiza ==
Balearen parte guztiak aprobetxatzen dira. Hala, lumera, gihar eta hesteetatik xaboiak egiten dira; gibeletik, olioa; guruinetatik, intsulina, kortisona eta beste hormona batzuk lortzen dira; eta haragia jatekoosojateko oso estimatua da. Gaur egun, garai bateko eskuzko arpoiaren ordez, arpoi leherkaria jaurtitzen zaio kanoi berezi batez. Kanoi hori 1860an asmatu zen; ordurako, ordea, hainbat balea espezie galtzen hasiak ziren.
 
Nazioarteko hainbat hitzarmen izenpetu dira bale-arrantza debekatzeko. Gaur egun, ia munduko herrialde guztiek akordio horiek sinatuta dauzkate; hala ere, balea harrapatzen segitzen da eta galtzeko arriskuan dago. [[Norvegia]], [[Japonia]] eta [[Groenlandia]] herrialde ehiztari nagusiak dira.