Lapurdi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
173. lerroa:
==== Lapurdiko bizkonderria eta Akitaniako dukerria ====
{{Sakontzeko|Lapurdiko bizkonderria}}
[[XI. mendea]]ren hasieran desagertu zen Baskoniako printzerria, [[Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa|Antso Gilen]] ondorengorik gabe hil ondoan. [[1033]]. urtean sortu zen [[Lapurdiko bizkonderria]], [[Lupo Antso]], Iruñeko errege [[Antso III.a Gartzez Nagusia|Antso III.a Nagusiaren]] lehengusua, buru<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.puntubi.com/laburrak/antsoIIInagusia.htm|egilea= www.puntubi.com|izenburua= Antso III.a Gartzes Nagusia}}</ref>. Baiona zen Lapurdiko hiriburua eta bertan bizi zen bizkondea. Nafarroako Erresumarekiko harremanak estuak izan ziren hasieran eta [[1122]]tik aurrera gero eta eragin handiagoa izan zuten Lapurdin Akitaniako dukeek. Lapurdiko bizkondeek erregeordetzak eskuratu zituzten Nafarroa erdialde eta hegoaldeko hainbat gaztelu eta herritan XI. mendean.<ref>Askoren artean (2004). Ipar Euskal Herria Antso Nagusiaren garaian. ''Euskal Herria XI. mendean: Antso III.a Nagusiaren erregealdia (1004-1035)''. Iruña: Pamiela/Nabarralde. 93-99. or. ISBN: 84-7681-413-5</ref> [[Tomás Urzainki|Tomas Urzainkik]] 1152 arte luzatzen du Nafarroaren subiranotasuna Baiona hiribilduaren gainean.<ref>{{erreferentzia|izena=Tomas|abizena=Urzainqui|urtea=1998|izenburua=La Navarra marítima|argitaletxea=Pamiela|orrialdea=|orrialdeak=208-212|ISBN=84-7681-284-1|hizkuntza=es}}</ref> [[1152]]an lotu zitzaion [[Akitaniako dukerria]] [[Ingalaterra]]ko koroari, [[Leonor Akitaniakoa]] [[Henrike II.a Ingalaterrakoa|Henrike Plantagenetekin]] ezkondu eta gero. [[1167]]an Akitaniako dukerriaren aurka jo zuen [[Bertrand Lapurdikoa]]k, [[1169]]an Akitaniako duke egin zuten [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa|Rikardo Lehoi Bihotz]] eta ondoko urteetan eraso latzak bideratu zituen duke ingelesak Lapurdiko lurretan.
 
1177an bereizi zuen Rikardo Lehoi Bihotzek Baionako hiria Lapurditik eta [[1193]]an geratu ziren Lapurdiko lurrak Akitaniako dukearen mendean<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskara.euskadi.net/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c0503/eu_d0503002/0503002.html|izenburua=Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherearen eraketa|egilea=[[Eusko Jaurlaritza]]}}</ref>. Handik aurrera administrazio molde bereziak izan zituzten Baionak, alde batetik, eta Lapurdiko gainerako lurraldeak, bestetik. [[XIII. mendea]]n itxuratu ziren egungo Lapurdiko mugak. [[Nafarroako Erresuma]]k sendotu zituen bere mugak [[Nafarroa Beherea]]n, baina guztiz nagusitu ziren Ingalaterrako koroa Lapurdin, bertako nobleekiko eta Baionako hiriarekiko harremanak eten ez ziren arren, eta Gaztelako koroa [[Gipuzkoa]]n ([[1200]], [[Bidasoa|Bidaso]] ibairaino).