Nafarroako konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t est
34. lerroa:
{{Gehiago jakiteko|Nafarroako Gerra Zibila}}
 
[[1474]]an Fernando Katolikoa [[Elisabet I.a Gaztelakoa]]rekin ezkondu zenez, [[1476]]an ''"Nafarroa, Gaztela, Leon, Portugal eta Siziliako erregea eta Aragoiko lehensemea"'' titulua eman zion bere buruari [[beaumontar|beaumondar]] eta [[agaramontar]]ren artean arbitrajeak ematen ari zela. Arbitrajeak aprobetxatuz, [[Nafarroa]]n 900 soldadu gaztelar kokatu zituen, horietatik 150 [[Iruñea]]n. [[1478]]an Iruñeko gotorlekuaren buruzagi [[Leringo konderria|Leringo kondea]] zen [[Luis Beaumontekoa]] izan zen, [[beaumontar|beaumondarren]] buruzagia zena. Hau ez zen Leonorren gustukoa, baina alferrik.
 
[[1479]]ko [[urtarrilaren 19]]an Joanes hil eta Leonor erregina bihurtu zen baina hamabost egun baino ez zuen iraun. [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando]] sasianaiarekinnebaordearekin arazoak zituenez, [[Frantzisko I.a Nafarroakoa|Frantzisko ''Febus'']] izendatu zuen errege berri. [[1483]]an Frantzisko hil eta [[Katalina I.a Nafarroakoa|Katalina Foixkoa]] arreba izan zen erregina, [[1484]]an [[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes Labritekoarekin]] ezkonduko zena.
 
[[1488]]ko [[martxo]]an Nafarroako erregeek, [[Gaztelako Erresuma]]k inposaturiko merkataritza-blokeoa saihesteko, [[errege-erregina Katolikoak|errege-erregina katolikoekin]] [[Valentziako ituna]] sinatu zuten. Itun honen arabera, [[Katalina I.a Nafarroakoa|Katalina Foixkoaren]] eskubideak ez ziren onartuak eta Gaztelako tropak mantendu behar ziren. [[1495]] eta [[1500]] artean [[Nafarroako Erresuma]] gaztelarrek ''de facto'' okupatua zegoen. Horrexegatik [[1497]]an, [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina katolikoek]] [[Frantzia]]ko erregearekin adostu zuen [[Nafarroako Erresuma]] [[Napoli]]ren truke hartzea.