Ignazio Loiolakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
37. lerroa:
Lehenik, [[Arantzazu]]ra joan zen eta, ondoren, [[Montserrat]]era, non erabateko aitortza egin eta arropa dotoreak eta ezpata utzita, Jesusen zalduntzat eskaini zuen bere burua. [[Manresa]]ra jaitsi zen, Bartzelonan ontzia hartzeko une egokiaren zain, eta azkenean hamar hilabete eman zituen hango kobazulo batean, bizimodu [[aszetismo|aszetikoz]]. [[Mistika]]zko hilabete haietan osatu zituen bere ''[[Gogo-jardunak]]''. 1523aren hasieran, Bartzelonan ontzia hartu zuen Erromarako. [[Gaeta]]n lehorreratu eta oinez joan zen Erromara. Han Aita santuaren baimena eskuratu zuen [[Lur Santu]]ra joateko. [[Venezia]]ra oinez joan eta han ontzia hartu zuen Lur Santurako. Jerusalemera 1523ko irailaren 4an heldu zen.
 
Handik itzuli eta Alcalá de Henares, Bartzelona eta Parisko unibertsitateetan ikasi zuen. Han, [[Frantzisko Xabierkoa|San Frantzisko Xabierkoarekin]] [[Jesusen Lagundia]] sortu zuen. [[Aita Saindua]]ren agindutara jarri eta [[Kontrarreforma]]ren protagonista bilakatu zen ordena erlijioso berria. 1609an beatifikatu eta 1622an santu izendatu zuten. [[Gipuzkoa]] eta [[Bizkaia|Bizkaiko]] zaindaria da. Azpeitian, [[Loiolako Santutegia]] dago haren omenez, [[XVII. mendea]]n eraikia.
 
== Ondarea ==
1609ko uztailean, Paulo V.ak beatifikatu zuen, Nafarroa iparraldean sorgin ehiza Inkisizioaren interbentzioaz garrantzia hartzen ari zen unean.<ref>{{Cite book|izena=Claude|abizena=Labat|urtea=2019|izenburua=Sorcellerie|argitaletxea=Lauburu / Elkar|orrialdea=51|orrialdeak=|ISBN=978-84-9027-935-9|hizkuntza=fr|abizena2=Marko}}</ref>1622an santu izendatu zuten. [[Gipuzkoa]] eta [[Bizkaia|Bizkaiko]] zaindaria da. Azpeitian, [[Loiolako Santutegia]] dago haren omenez, [[XVII. mendea]]n eraikia.
 
== Idazlanak ==