Nafarroako konkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t EU mapa
t Eztabaidaren arabera artikulua birmoldatzen
17. lerroa:
|galera2=
|}}
'''Nafarroako konkista''' 1512. urtetik 1529 arte iraun zuen eta, bertan, Gaztela-Aragoiko Koroek, monarkia beraren pean elkartuta, beren armadez okupatu zuten euskal erresuma hainbat erasotan. Fernando II.a Aragoiko erregeak zuzendutako 1512ko udako inbasioak gauzatu zuen Nafarroako Erresumaren okupazioa, [[Fadrique Álvarez de Toledo|Fadrique Álvarez de Toledo Albako dukearen]] gidaritzapean; Katalina eta Joan errege-erreginak etsipenez egin zieten aurre Fernando erregearen tropa handi eta indartsuei, alferrik.
'''Nafarroako konkista''' prozesu oso luze bat izan da. [[XII. mendea]]n hasi zen, 1134 urtean nafar nobleziak erresumatasuna berrezarri ondoren, [[Gaztelako Erresuma]]k eta [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko Koroak]] [[Nafarroako Erresuma]] beraien artean banatzeko adostu zituzten itun sorta bidez. 1200 urterako Gaztelak Nafarroari mendebaldeko lurraldeak eta kostaldea kendu zizkion. [[XVI. mendea]]n, Fernando Katolikoak sustaturik, iberiar penintsulako gainontzeko Nafar Erresuma konkistatu eta Gaztelaren menpe jarri zuten. [[Nafarroa Beherea]]k inbasio horiek atzera bota ahal izan zituen, erresuma independente bezala jarraitzea lortuz. 1620an Frantziako Luis XIII.ak (Nafarroako Luis II.a) Nafar Erresuma Frantziak beregana zezala inposatu zuen. XVIII. mendean, [[Frantziako Iraultza]]k eraginda, Frantziak bere agintepeko Nafarroari erresumatasuna kendu zion[[XVIII. mendea|.]] [[XIX. mendea]]n, Monarkia Hispanikoak [[Nafarroa Garaia]]ri erresumatasuna kendu zion.
 
Nafar birkonkista ahaleginak Petri Nafarroakoa mariskalak zuzendu zituen 1516ko [[martxoaren 25]] arte. Urte horretan, nafar errege-erreginei Henrike II.a semeak hartu zien errelebua eta, agintari espainiarren aldean, Fernandori eta [[Francisco Jiménez de Cisneros|Cisneros kardinalari]] [[Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos V.a enperadore]] gazteak. Cisnerosek Nafarroako gazteluak eraisteko agindu zuen 1517an nafar erresistentzia zapuzteko. Nafar subiranistek kontraerasoa jo zuten, [[André Foixkoa]] Asparrotseko jaunak zuzenduta, 1521eko nafar-gaskoi espedizio baten buru, erresuma laburki berreskuratu zuena; Noaingo Batailan, ordea, garaituak izan ziren.
 
Henrike II.ak, Frantzisko frantses erregearekin bat eginik, berriz oldartu zen ekialderantz 1521eko irailean, hiru zutabetan, baina Amaiurko Guduan, nafar subiranistek galdu egin zuten Nafarroa Garaiko azken lur zatia, gatazka militar gehiena Hondarribira lerratuz. 1523an, Henrike II.a erregeak Nafarroako Gorteak deitu zituen Donapaleun, eta Nafarroa-Biarnoko Erresumaren oinarriak ezarri. 1524eko apirilean, Inperioaren indarrek Hondarribia azpiratu ondoren, fronte guztia [[Nafarroa Beherea|Bortuz Harunzko Lurraldeko]] borroketara mugatu zen. 1527an, Karlos V.ak Donibane Garazi eta ingurua abandonatzea erabaki zuen.
 
Azken borroka militarren epelean, lehen sorgin-ehiza handia piztu zen Nafarroa Garaian (1525 eta 1527), Inkisizioaren interbentzio gero eta handiagoaz. 1528ko Madrilgo Itunak orduko kontrol militarraren araberako su-etena berretsi zuen, Pirinioen gutxi gorabeherako marrari lotuz. Nafarroa Garaiak erresuma estatus erdi-autonomo bati eustea lortu zuen, tentsio handien artean bada ere. Ipar-ekialdean, Nafarroa-Biarnoko Erresuma subiranoak eta Albret-Borboi leinuak 1620 arte iraun zuten Pirinioez iparraldera, erlijio erreformismora lerratuz, Frantziatik gero eta hurbilago, eta Espainiar Koroarekiko gerra giroan.
 
== Gaztela eta Aragoi arteko itunak ==