Enpresa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
148. lerroa:
 
Ekoizpen-prozesuaz gainera, ekoizpen-arloan hartu beharreko erabakiak ekoizpen-ahalmena (enpresa ekoizteko gauza izango den bolumenerako dimentsioa, alegia), lan-indarra (zenbat langile, bakoitzak egin beharreko lanak eta erantzukizunak, erredimenduak, ikuskapena), [[kalitate]]a (produktuak bete beharreko zehaztapenak zentzu teknikoan, kalitatea enpresa osoko arloetara zabaltzen den kontzeptua baita), [[inbentarioaren balorazio|inbentarioak]] eta [[lan-segurtasun]]a dira besteak beste. Kontuan hartu behar da ekoizpen-arloan hartu beharreko erabakiak estrategikoak (ekoizpen-prozesuaren dimentsioa, esaterako) eta taktikoak (jardueren programazioa, esaterako) izan daitezkeela.
[[Fitxategi:Bruselako metroko bagoi bat, Beasaingo CAF enpresak ekoiztua.jpg|alt=Bruselako metroko bagoi bat, Beasaingo CAF enpresak ekoiztua|thumb|Bruselako metroko bagoi bat, Beasaingo CAF enpresak ekoiztua]]
 
=== Marketin-arloa ===
155 ⟶ 156 lerroa:
=== Finantza-arloa ===
 
Enpresaren finantza-funtzioak enpresak bere jardueran behar dituen [[kapital (argipena)|kapital]]-beharrak lortu eta mantentzeaz arduratzen da. Enpresak egin behar dituen [[inbertsio]]en bideragarritasunaz eta [[errentagarritasun]]az ere arduratzen da. Enpresaren kapitala, zentzu hertsian, jabe edo bazkideek jarritako diruak osatzen du. Finantza-iturriak dira, halaber, epe luzerako maileguak zein epe laburrerako beste iturri zenbait (hornitzaileei ordaintzeko epearen atzerapena, adibidez). [[Pasibo]]a osatzen duten kapital hauek ekoizpen-faktore [[aktibo finko|finko]] (instalazioak, makinak, adibidez) zein [[aktibo zirkulatzaile|zirkulatzaileak]] (behar den gutxieneko [[inbentarioaren balorazio|inbentarioa]]) eskuratzeko erabiltzen dira. Horiekin enpresak bere jarduera burutu eta [[bezero (argipena)|bezeroei]] egindako salmentei esker, enpresak finantza-baliabide berriak jasoko ditu. Finantza-funtzioaren zeregin nagusienetako finantza-iturrien epea (zorrak noiz itzuli behar diren) kontrolatzea da, [[aurrekontu]]en bitartez besteak beste, enpresa une oro zorrak kitatzeko egin behar dituen ordainketei aurre egiteko [[likidezia]] izan dezan.
 
Finantza-baliabideak eskuratzeko, enpresa [[banku]] edo bestelako [[finantza-bitartekari]]engana jo dezake. [[Burtsa]]n eta bestelako finantza-merkatuetan ere baliabideak lor daitezke, [[akzio]] berriak jaulkiz [[kapital-zabalkuntza]] delakoen bitartez, adibidez. [[Leasing]] edo berarekin batera erosteko aukera duen ekipamenduen alokairua finantzaziorako modu berezietako bat da. Enpresak autofinantzazioa ere egin dezake, irabazien zati bat kapital-baliabideak osatzera eramanez edo [[amortizazio]]aren bitartez esaterako.